Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geldirik 1 adlag higitu gabe.

Gorputz guztiak edo mugitzen dira edo geldirik daude. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 149. orr.

"Egon zaitez geldirik! Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 183. orr.

Ezin geldirik egon eszena lazgarri hura ikusita, eta jauzi egin zuen aurrera! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 299. orr.

Galdara presiorik gabe dago, makinako pistoiak geldirik daude. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 53. orr.

Zeruan iltzaturik bezala geldirik dagoen kaio bati begira. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 52. orr.

Horman erloju bat izango da, kez eta herdoilez zikindua, orratzak geldirik dituena, ordu hil bat erakusten. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 121. orr.

Tren militar bat genuen geldirik trenbideen orratzetako palanken ondoan. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 35. orr.

Une horretantxe, Sangarre, segizioko zaldizkoen artetik igaroz, harengana hurbildu eta geldirik geratu zitzaion alboan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 270. orr.

Mikrofono aurrean geldirik kantatzeko moduko gaia dela esango nuke. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 34. orr.

Biek elgarrekin geldiarazi dutela Cerbere-tik Parisera zoan treina eta geldirik atxiki oren erdi bat. Herria   2003-12-25

Astebete zeramak hor leku berean geldirik. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 117. orr.

Geldirik segitzen dute, begirik kliskatu gabe, mendiari begira. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 122. orr.

Aski indarra izan zuen geldirik eta mutu irauteko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 327. orr.

Geldirik, hila zirudien. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 50. orr.

Hantxe geldirik hura, aireratzeko prest, itxuraz. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 16. orr.

2 aritu gabe.

Erretretan izana gatik, ez baita geldirik egoiten itzaina. Herria   2001-02-22

Ezin gara geldirik geratu ETA desagertu arte. Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Ezkertiarrak hobeki heltzen badira, Jakes handia ez da seguraz ere geldirik egonen ! Herria   2004-01-01

Astelehenetik sektoreko jarduera erabat geldirik dago ia. Berria - Ekonomia   2004-05-14

Ontziola geldirik dago lan zama gutxi duelako. Berria - Ekonomia   2004-03-11

Hiriburua erabat geldirik dago, uholdeen ondorioz. Berria - Mundua   2004-09-15

Eraikuntza lan guztiak geldirik daude astearteaz geroztik. Berria - Harian   2005-01-27

Gaur egun Sarkozyk aipatu dosierrak geldirik daudela deitoratu du Batera-k. Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Egitasmoak, ordea, geldirik jarraitzen du. Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Gobernuaren kereilak geldirik. Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Denbora asko egin du geldirik, min hartuta, eta nabaritu zitzaion hori kantxan. Herria  

Eskuin hankako barneko gihar bikian haragi-etena du, eta bi astez geldirik egon beharko du. Berria - Kirola   2004-08-21

3 (erkaketetan)

Harrizko estatua bat bezain geldirik. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 73. orr.

Andre zaharrak estatua bat bezain geldirik so egiten zien. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 297. orr.

Bestea, berriz, marmola bezain geldirik zagok joan deneko hamar urtean.   - 470. orr.

Sansonarria bezain geldirik egon arren. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 20. orr.

Zikoinak bezain geldirik egoten zirela. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 75. orr.

Arrats osoa pasatzen dute lur gainean kokoriko, beren lastozko kapelutzarren azpian, perretxikoak bezain geldirik, argirik gabe ere pozik, isilik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 54. orr.

4 (aginte hitz gisa)

'Geldirik hor!' esaten zuen orduan Urrutik, jaurtitako baloiari agindua emanez bezala. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 129. orr.

'Geldirik hor, e!' entzuten dut oraindik ere, denboran zehar. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 331. orr.

5 geldi-geldirik

Goiz batean, eguzkia geldi-geldirik eta ezin gorriago Ararat mendiaren mazelari itsatsia egoten den orduan. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 23. orr.

Geldi-geldirik egoteko, baita Durruti bera kontrakoa esaten agertzen bazen ere. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 58. orr.

Bazekien geldi-geldirik irauten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 54. orr.

Hark jotzen zuenean bere iturburura iristen zen musika, hegan bezala, eta han geldi-geldirik betiko bihurtzen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 68. orr.

Baten bat oraindik besoa edo hankak mugitzeko gauza bazen ere, gehienak geldi-geldirik zeutzan.   - 142. orr.

Eta gero hilda imajinatzen dut, geldi-geldirik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 153. orr.

Geldi-geldirik, burua eskuen artean, zer zerabilen buruan? Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 372. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airean geldirik (5); arte geldirik (6); arte geldirik egon (4); artean geldirik (3); asko geldirik (4); aurrean geldirik (7); baina geldirik (6); baita geldirik (4); bake prozesua geldirik (4); bat bezain geldirik (3); bat geldirik (5); batean geldirik (14); batean geldirik egon (4); batez geldirik (3); bertan geldirik (4); beti geldirik (3); bezain geldirik (8); bi hilabete geldirik (3); da geldirik (13); da geldirik egon (4); dago geldirik (6); daude geldirik (6); den dena geldirik (3); dena geldirik (6); denak geldirik (3); denbora geldirik (4); dira geldirik (7); direla geldirik (3); ditu geldirik (5); du geldirik (6); duzu geldirik (3); edo geldirik (11); egin du geldirik (4); egon geldirik (5); egon zen geldirik (6); egon ziren geldirik (4); erabat geldirik (10); erabat geldirik dago (6); ere geldirik (13); eskuak geldirik (4); eta geldi geldirik (12); eta geldirik (34); eta geldirik egon (4); eta geldirik geratu (5); ez da geldirik (8); ez daude geldirik (5); ez dira geldirik (6); ez geldirik (6); ez zen geldirik (8); ez zeuden geldirik (3); ez ziren geldirik (4); ezin da geldirik (3); ezin geldirik (8); ezin geldirik egon (8); ezin zen geldirik (4); gara geldirik (5); geldi geldirik (104); geldi geldirik egon (5); geldi geldirik eta (3); geldi geldirik geratu (15); geldi geldirik zegoen (10)

geldirik dago (31); geldirik dagoela (11); geldirik dagoen (11); geldirik dagoena (3); geldirik dagoenean (3); geldirik daude (15); geldirik daudela (4); geldirik dauden (4); geldirik eduki (5); geldirik edukitzen (4); geldirik egin (8); geldirik egin ostean (4); geldirik egoiteko (4); geldirik egoiten (5); geldirik egon (129); geldirik egon behar (5); geldirik egon beharko (6); geldirik egon da (5); geldirik egon den (4); geldirik egon eta (4); geldirik egon nahi (4); geldirik egon ondoren (6); geldirik egon ostean (3); geldirik egon zen (13); geldirik egon ziren (8); geldirik egona (3); geldirik egonarazten (3); geldirik egonen (8); geldirik egongo (15); geldirik egongo dira (4); geldirik egotea (16); geldirik egoteak (4); geldirik egoteko (26); geldirik egotekoa (3); geldirik egoten (25); geldirik egoten ahal (3); geldirik egoten ez (3); geldirik egoten zen (3); geldirik egotera (5); geldirik eman (3); geldirik ere (4); geldirik eta (37); geldirik eta isilik (9); geldirik ez (9); geldirik ezin (3); geldirik gabe (4); geldirik gelditu (4); geldirik geratu (51); geldirik geratu da (3); geldirik geratu nintzen (8); geldirik geratu zen (21); geldirik geratu ziren (3); geldirik geratzen (6); geldirik hor (3); geldirik ikusi (3); geldirik iraun (3); geldirik izan (3); geldirik jarraitu (5); geldirik jarraitzen (6); geldirik jarraitzen zuen (3); geldirik nengoen (3); geldirik utzi (3); geldirik zegoela (12); geldirik zegoela zirudien (3); geldirik zegoen (49); geldirik zegoen eta (5); geldirik zeudela (5); geldirik zeuden (14)

ginen geldirik (4); guztiak geldirik (3); hain geldirik (3); han geldirik (5); hartan geldirik (3); hilabete geldirik (9); hor geldirik (3); hori geldirik (3); ia geldirik (5); lekuan geldirik (4); liga geldirik (3); negoziazioak geldirik (3); ni geldirik (3); nuen geldirik (3); ondoan geldirik (3); pixka batean geldirik (3); plantaren proiektua geldirik (3); proiektua geldirik (5); proiektua geldirik dagoela (3); prozesua geldirik (7); urtez geldirik (3); urtez geldirik egon (3); zegoen geldirik (10); zen geldirik (20); zen geldirik egon (7); zeuden geldirik (4); ziren geldirik (9); zuen geldirik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus