Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

genealogia 1 iz pertsona baten arbasoen multzoa.

Bere familiaren alde bietako genealogia zehazteko. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 40. orr.

Zatika bada ere, baziren halaber nire aitaren genealogiari zegozkion dokumentu batzuk. Jesusen genealogia. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 40. orr.

2 hed

Foucaultek moral modernoaren genealogia berridatzi du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 91. orr.

Animalia baten enbriologiak haren genealogia errepikatzen duela. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 130. orr.

3 historiaren adarra, genealogiak aztertzen dituena.

Bere garaikideen antzera, nazioaren oinarria kulturan ezarri zuen, eta orduan ulertzen zen arabera, arrazan edo genealogian. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 319. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik genealogiko.

Genealogia karpeta osoa, nire koadernoak, liburuak, dena blai. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 312. orr.

Aski behar zukeen horrek, Mendebaldean bederen, genealogia-harrokeria oro deuseztatzeko, baina ez du hala ere eragotzi, ez kolonizaziorik, ez Auschwitz-ik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 119. orr.

XVI. mendeko autoreak idatzi zuen genealogia kronika ikertzen ari da Borja Aginagalde. Berria - Kultura   2004-07-07

Beren jatorri bila genealogi liburuetan ibili arren, ez zuten aurkitu. Elizen arteko biblia   Esd 2,62

Bidaia horretaz geroztik egin diren genealogia ikerketen ondotik. Herria   2005-06-30

Aitarekin batera bere familiaren genealogia zuhaitza egiten ari gara. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 49. orr.

Errege familien genealogia zuhaitzetan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 186. orr.

Genealogia elkartearekin lotu dira. Herria   2004-09-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere genealogia (3); idatzi zuen genealogia (3); moralaren genealogia (7); zuen genealogia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus