Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gernu 1 iz giltzurrunei darien isurkari horixka, maskurira biltzen dena eta gernubidetik kanporatzen dena.

Gernua da urea gorputzetik ateratzeko garraiobidea, giltzurrunek sortzen duten jariakin bat. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 190. orr.

Gernuarekin nahasitako giza gorotz ustelaren kirats higuingarria. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 132. orr.

Kiratsa zetorren arrotik, paperolaren gernu karmina fonderiaren berotasun itogarriari gain hartuz. alkimistek fosforoa gernutik ateratzen zuten garai haietara itzuliko banintz bezala. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 104. orr.

Gernua belztea ezaugarri nabarmen duen gaixotasuna. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 53. orr.

80 mililitro gernu eman behar izan zituzten analisiak egin ahal izateko. Berria - Kirola   2004-06-16

Oso erraz detektatzen da glukosa gernuan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 194. orr.

Edandako hogeita hamar gramo alkoholeko, hirurehun gramo gernu gehiago produzitzen da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 197. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Animaliak artega mugitu dira gernu usaineko ilunpe epelean. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 146. orr.

Gernu-kirats larria darion giroan. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 107. orr.

Etsaiaren gernu eta gorotz sunda nazkagarriari. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 138. orr.

Zure gernu isuria. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 166. orr.

Marihuana erre zezakeen, Jai Alaiko odol eta gernu azterketek salatuko ote zuten beldurrik gabe. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 263. orr.

Gernu analisiak egiteko laginak. Berria - Kirola   2004-09-10

Gernu-ekoizpena murrizten du. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 196. orr.

Nire gernu-aparatuari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 256. orr.

Gernu-inkontinentzia edo maskuriaren hustea kontrolatzeko ezintasuna. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 250. orr.

Gernu tantak, urratuko eta sakailako odola. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 90. orr.

· Katu-gernuaren urrin mina. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 31. orr.

3 gernu debeku gernua kanporatzeko eragozpena.

Errotariaren alaba gaixo zegoen; sabela handituta zuen, eta sabeleko handitu hori gernu-debeku batez okerragotu zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 206. orr.

-Gibeleko gaixotasun bat du, kronikoa, larria -erantzun zion Andresek, ohetik urrunduz, neskak entzun ez zezan -; hidropesia gernu-debekuarekin okertu da orain. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gernu (3); eta gernua (5); eta gernua sortzeko (3); gernu analisi (3); gernu analisiak (5); gernua eta (7); gernua sortzeko (3); gernua sortzeko gai (3); iragazi eta gernua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus