Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gezi [699 agerraldi, 125 liburu eta 32 artikulutan; Egungo testuen corpusean 3.736 agerraldi] iz 1 eskuz edo arkuz jaurtitzen den arma, mutur batean burdina punta-zorrotz bat eta bestean hegal modukoak dituen zotz batek osatua. ik fletxa.

Armetan arinena da gezia. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 9. orr.

Ziri luzexka batek eta mutur zorrotz batek osatzen dute, berez, gezia. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 10. orr.

Gezi baten punta eratuko balute bezala.   - 167. orr.

Geziak bezain azkar ari zen hurbiltzen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 96. orr.

Har itzak ehizako tresnak, uztaia eta geziak, eta hoa oihanera. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 71. orr.

Trebeetan trebe nauzue arkua tenkatu eta geziak jaurtitzen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 42. orr.

Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtikitzen trebeak. Elizen arteko biblia   1 Kro 12,2

Hala nola arranbelariek helmugan ezarri jomugara beren geziak zuzentzen dituzten, eta helarazten, [...]. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 83. orr.

Balezta batek jaurtiriko geziarena bezalako txistu-hotsa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 47. orr.

Zazpigarrenean, emakumea hilik erori zen ontzian, Artemis jainkosaren geziak jota. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 111. orr.

Geziz josi zuten harresiaren goialdea.   - 472. orr.

Ulisesek, alabaina, eztarriaren erdian sartu zion gezia. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 165. orr.

Gezia non iltzatuko, hantxe lurpera zezatela eskatu zuen. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 200. orr.

Zerraldo erori zen, lau gezik zeharkatuta. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 365. orr.

Faramir Jauna gezi gaizto batek zauritu du. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 169. orr.

Geziz zaurituriko gizon baten sendatzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 460. orr.

Gezi bat zetorkion airea urratzen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 142. orr.

Kupidoren geziak badu halako indarrik? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 100. orr.

Tigreei gezi loeragileak jaurtitzen dizkiete. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 171. orr.

2 hed

Erlojuaren geziak kolore beltzez pintatutako laurdena erakusten zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 202. orr.

Koloretako pastillek markatutako erlojuaren gezien ibilbide geza. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 13. orr.

Gezi batek bidea erakusten dit, eskuin, baina lohian ez dut ibili nahi. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 30. orr.

"A Santiago" hitzen azpian gezi horia. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 44. orr.

“Palmondoak" eta gezi bat: "Km 1". Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 93. orr.

UGLDTX idatzi zuen gero eta gezi bat trazatu zuen Oiartzuneraino. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 81. orr.

Ezinezkoa dirudi hemen gezi horizontalen bidez adieraziriko erlazioak parekatzea aurreko irudian gezi bertikalen bidez irudikaturikoekin. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 149. orr.

Egoera-diagrama batean, perpausa sortzeko ezkerreko hasierako puntutik abiatzen gara, bidea jarraituz, eskuinaldeko bukaerako punturaino, betiere gezien norabide berean. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 39. orr.

"Leihoa" zioen leihoxkaren gainera eraman nuen gezia. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 33. orr.

3 irud

Berriz ere denboraren geziak aurrera egin du, dakien norabide bakarrean. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 26. orr.

Etxetxoaren atzealde kristalezkoa ikusten zuen, begietako gezien jomuga. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 159. orr.

“Aupa" zozoa Axierri bota, zupada luzea Camelari eta gezi berde bi iltzatu dizkio bijilia aurpegia duen Eñauti. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 118. orr.

Tabernazuloko mihi-gaiztoen geziaz. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 23. orr.

Gezi pozoituez hitz egiten zigun. haren aurka bere ezjakintasunaren geziak jaurtirik. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 29. orr.

Imanolen uste politikoak ziren haren gezi dialektikoen helburua. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 174. orr.

Bere argitasun horrek ez zuen gorde hala ere geure gezietatik, ez zuen salbatu bere galbidetik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 22. orr.

Venusen gezien kolpea hartzen duenak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 291. orr.

Eta ez da [idia] sorgortzen, izuaren gezi izoztuetan josia. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 183. orr.

Haize-arrosako lau gezietatik, geometria analitikoko bi ardatzetara igaro zen Ruche jauna.   - 347. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dorretik dorrera utzi beharreko tartea ez da izango gezi-tiro batek hartzen duena baino handiagoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 710. orr.

Gero, bertze tiro eta gezi erauntsi batek makurrarazi zuen betiko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 288. orr.

Gezi-zaparrada jaurtiki zuten defendatzaileen gainera. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 209. orr.

Gaskoiaren besaburuko gezi-hegala lekuko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 203. orr.

5 (hitz elkartuetan bigaren osagai gisa)

Tiroka eta gezi-jaurtika uxatu zuten Lapiteagako etxalde batetik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 125. orr.

· Maiz, balezta-gezien bidez igortzen zizkiguten, gero, harresien gainetik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 225. orr.

Katedraleko dorre gezia nagusi dutela. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 305. orr.

Jaunaren garaipen-gezia!, siriarren kontrako garaipen-gezia! Elizen arteko biblia   2 Erg 13,17

Eguzki gezi batek jo zion aurpegiaren erdi-erdian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 315. orr.

Argia, argi zaurigarria, argi-gezia, leihotik barrura sartu eta koloreetan hausten zen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 106. orr.

Lo-gezia jaurtitzea erremedio hobea izango zatekeen! Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 57. orr.

6 gezi leiho (orobat gezileiho) leiho oso estua.

Herri honetan, behartua naiz berritzera, leihoa ez da leiho; gezi-leiho da. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 187. orr.

Goraxeagotik, gezileiho luzexka eta meharretatik, argi-errainu estuak sartzen ziren ziegaren hondoraino. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 43. orr.

Gezi-leihoetatik zelata eginez. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 22. orr.

Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik, eta beren berdetasunarekin eta beren lore txiki soilen konstelazioekin apaintzen dituzte almenak, gezi-leihoak eta matakanak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 22. orr.

7 gezi ontzi (orobat geziontzi) geziak eramaten diren ontzia. ik buiraka.

Bere balezta handia zekarren, eta gezi-ontzia bizkarretik zintzilika. 25577

Ezpata zorrotz bihurtu zidan mihia, bere eskupean babestu ninduen; gezi zorrotz ninduen bihurtu eta gezi-ontzian gorde. 25578

Gordeta zeukan gezi ontzian. 25579

Hutsik du, nonalahi ere, geziontzia. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 199. orr.

Gezi-ontziak durundi egiten du beraren gainean, lantzak eta azkonak distira; 25580

8 gezi zorro geziak eramaten diren zorroa.

Arkua eta gezi-zorroa eskuan zituela. 25581

Patroklesek, aizkora-formako erlojua; Dionisodorok, konoa; Apoloniok, gezi-zorro formakoa. 25582

Uhin apartsuetako jainkosa Afroditaren gezi-zorrokoa. 25583

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus