Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gibel2 iz sabelean dagoen erraia, behazuna dariona eta odoleko zenbait gaietan aldakuntza garrantzizkoak eragiten dituena.

Gibelari behazuna bezalaxe dario garunari pentsamendua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 75. orr.

Gizakiaren sabeleko errairik haundiena eta ilunena baita gibela; eta bihotzak ez bezala, gure gorputzeko humoreen gozotasuna edo garraztasuna abudo adierazten duena, gainera. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 19. orr.

Ez da beraz, batere harritzeko, amodio atseginak ala atsekabeak adierazteko, gure arbasoek gibela aukeratu izana. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 19. orr.

Etsaiaren gibela jateko ohitura ere bazen herri askotan, haren indar ezkutuen jabe egitearren. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 19. orr.

Urdaila gaixotasun luze batengatik hondatua zuen eta gibelak ere huts egiten zion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 248. orr.

Honek gibela erreta dauka, ardoak iragana da erabat, anisetan patxaran aleak bezala. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 90. orr.

Osasuna oharkabean hondatzen ari zitzaion gibeleko minak begiak erretzen zizkiola. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 401. orr.

Azkeneko urteetan, gibeleko gaitza sortu zitzaion agureari. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 129. orr.

Gibeleko zelulei eragiten dien birus batek. Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Gibeleko minbizia, metastasikoa, laugarren fasean... hura orain dela bost urte, eguberritan, gibeletik hil zuan. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 82. orr.

Charlyk gibelera zuzendutako ukabilkada baten hista eginez agurtu ninduen, boxeolari plantan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 135. orr.

Eta bat-biko azkarra gibelean, batez ere sabelean, ezker-eskuma andana."Hire gibela, pate egiteko izanen huke ederra" Roke Zabalak bere semeari. Josu Landa   «Odolbildua» - 52. orr.

Bakailao gibeleko olioa. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 149. orr.

Quenu txerri gibelak xehatzen ari zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 82. orr.

Urdaiz beteriko txahalkia, gibel patea eta erbi patea. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 105. orr.

Ardi gasna puska batez lagunduriko antzara-gibel xerra batez asetzen nintzela. Itxaro Borda   «%100 basque» - 173. orr.

Gibelezko odolkia eta ogi lehorra. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 261. orr.

2 (patxadaren irudi gisa).

Harrapatzen dute doixtarrek eta "Irish abertzaleak gara" esaten du inglandarrak lasai, edo "Neuk akabatuko dut telegrafista aliatuzale hori!", egundoko gibela. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 86. orr.

Aitaren barrabilak norainokoak ziren jakin zuen Joseluk, eta baita gibela ere, eta eskuzabaltasuna. 25587

· -Bihar Pepponek edo haren sokako norbaitek mezatara etortzeko gibelak badauzka. 25588

3 ahate gibel

Aintzinako ahate-gibel piko idorrez gozatu haien kopia txarrak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 18. orr.

Ahatekiak, ahate gibel gizenak eta antzarak ekoizten dituzten etxalde ugari dago. Berria - Ekonomia   2004-08-14

Ezti-ontziak, arrautzak, antzara- eta ahate-gibelak, oilaskoak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 33. orr.

4 antzara gibel

Denak eremu hertsian kokatzen ginen, ahatekiak eta antzara-gibelak paper finean troxaturik, gure bildotsak barne. Itxaro Borda   «%100 basque» - 78. orr.

Baraualdian nengoenez ardi gasna puska batez lagunduriko antzara-gibel xerra batez asetzen nintzela. Itxaro Borda   «%100 basque» - 173. orr.

5 gibel-handi (orobat gibelandi eta gibelaundi) izond gauzak patxada gehiegirekin hartzen dituena.

Alegia, lasai samarra dela, gibelaundia ez esatearren. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 126. orr.

Haietako batzuk, esan ohi denez, gibel-handiak ziren, hau da, ezer egingo badute ostikoka altxarazi behar izaten diren horietakoak. artaburuak, alferrontziak edo gibel-handiak esaten zaien gizon horietakoa zela. Teknikari gibelaundia kolkotik heldu eta etxeraino ekarri dut. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 231. orr.

Baina Sinbad gibelandiak ez zuen presarik. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 24. orr.

Itsasoaren ur-bazter guztietan egon dira eta daude errege gibel-handiak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 76. orr.

6 gibel-min (Ereduzko prosaren corpusean gibelmin soilik)

Txokok ahoa ireki eta, odolarekin nahas, gibelmina aurtiki zuen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 69. orr.

7 gibel ore

Eguerdiko hamabietan gibel-orezko ogitartekoak jatea. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahate gibel (6); ahate gibela (3); bihotza eta gibela (7); gantza eta gibela (5); gibel gizen (3); gibela estaltzen (10), gibela estaltzen duena (6); gibela eta bihotza (4); gibeleko arazoak (3); gibeleko gaitzak jota (3); gibeleko minbizia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus