Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gihar (Egungo testuen corpusean 6.318 agerraldi; orobat giharre Egungo testuen corpusean 89 agerraldi, eta ginarri g.er.; cf muskulu Egungo testuen corpusean 2.450 agerraldi) 1 iz gizaki eta animalietan, higidurak ahalbidetzen dituzten organoetako bakoitza. ik muskulu.

Aurpegiko gihar bat ere higitu gabe. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 63. orr.

Alde batetik, bero nengoen, eta, bestetik, gihar bat ere mugitzeko ezgauza. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 127. orr.

Giharrak uzkurtu zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 227. orr.

Bat-batean, gihar guztiak teinkatu zitzaizkion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 176. orr.

Julenek giharrak zurruntzen sentitu zituen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 245. orr.

Goraka jarraitzen du bere zangoen gihar guztiak behartuz. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 54. orr.

Giharrak pixka bat astintzera goazak Ondarretara. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 59. orr.

Izter eta zangoen giharriak berotuz doazela, tentsio gogor eta betan malgu batean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 44. orr.

Lehenbizi esku mamiko giharrak lantzearen garrantzia azpimarratu zuen. Berria - Kirola   2004-09-30

Eta sekulako indarra eginez jaiki zen bere kateen kontra, luzatu ziren giharrak, puztu ziren zainak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 171. orr.

Giharrak lasaitu nahi zenituen eta ez zenuen lortzen. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 125. orr.

Giharretako mina dutenek, askotan, aspirina eta gisako botikak hartzen dituzte. ik beherago 8. Berria - Gaiak   2004-03-18

Arnasa ia hartu ezinik, besoko giharrak minduta.   - 51. orr.

Hotzak sortzen dizkie arazoak giharretan eta zainetan. Berria - Kirola   2004-04-08

Arnasa goratua, gihar guztiak uzkur, besoak dardaraka.   - 410. orr.

Ikustekoak izango ziren haren giharrak, bigunak eta ajeak joak. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 180. orr.

Laringea osatzen duten gihar eta kartilagoen egitura eta mugikortasunagatik.   - 31. orr.

2 (testuinguru teknikoetan)

Giharretako zuntzetan gordetzen den glukogenoak ur asko erakartzen duela eta hiru bat litro ur har ditzakela. Berria - Kirola   2004-07-17

Hegoetako giharrak ez ditu behar beste garatuta, eta horregatik, ezin du hegan egin. Berria - Gaiak   2004-08-18

Nerbio sistemaren gaixotasuna da Parkinsonen gaitza, eta dardara eta giharren zurruntasuna dira sintoma nagusiak. Herria  

Bihotzeko giharren birsorkuntza egin izan dute enborreko zelula helduak erabiliz. Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Proteinen polimerizazioa, hainbat egitura osatuz, hala nola giharraren proteinak, zitoeskeletoa, erribosomak, birusen kapsideak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 107. orr.

Asier Olaizolak zentimetro eta erdiko haragi-etena dauka eskuin gihar dorsalean. Berria - Kirola   2004-09-14

Eskuin hankako barneko gihar bikian haragi-etena du. Berria - Kirola   2004-08-21

Iriartek eskuin hankako gihar bikian zaintiratua egin zuelako. Berria - Kirola   2004-08-22

Martinek zuntz haustura dauka gihar bikian. Berria - Kirola   2004-02-15

Sarri izaten ditu giharretako gainkargak, eta fisioterapeuta baten laguntza behar du egunero. Berria - Kirola   2004-06-30

Gehrigen eritasuna giharrak atrofitzen dituen eritasun sendaezina da. Berria - Kirola   2004-02-22

3 irud

Garai hori iristen denean hotzegi daukat eskua, alfertuegi garunetako giharra sortze-lanari ekiteko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 43. orr.

Memoriaren giharrei astindu ederra eman. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 193. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Glotisetik gorako barrunbeen forma eta neurria alda ditzakegu gihar mugimenduari eskerrak. Amorruzko gihar-uzkurtze batek estutu zion unetxo batez eztarria. Gailurrera abiatu dira; azken gihar-kolpeak nekearen eztenari amorerik eman gabe.   - 72. orr.

Gihar-zelulak ekoizteko, edo nerbio-zelulak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 111. orr.

Oharkabeko gihar espasmoak saihesten ditu TCHak eta horregatik onuragarria izan daiteke bizkarrezurrean arazoak dituztenentzat. Berria - Harian   2005-04-17

Kapeluez eta aterki zuriez deus ez dakienaren gihar atabismoarekin. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 48. orr.

Egunero beroketak eta gihar-luzatze saioak egin ditut. Berria - Kirola   2004-08-03

Prestaketa saioa amaituta, gihar-luzatzeak egin zituen. Berria - Kirola   2004-06-16

Guraizeekin mihi-azpiko gihar-zaina mozten zien. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 38. orr.

Gihar-masa bihurrikatu haren barnean. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 38. orr.

Ahoskuntzaren gihar irudia. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 39. orr.

Irudikatzeko oso zailak diren gihar mugimendu kontagaitzak. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 42. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haren haragi-giharrak bildots batenak izan baitzitezkeen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 479. orr.

Haien haragi-giharren mugimendu eta dantzaldien gogortasuna. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 211. orr.

Neure hezur-gihar uzkurtuei nagiak atera beharrean nengoen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 232. orr.

6 irud/hed indarra.

Putzu-k badu giharra, maitasuna, herrimina, heriotza, bizi-bizia da, makina bat pasarte zirraragarrik hornitzen du. 25589

Rouyre eta Sain-Macary jaunek egin dute mintzaldi bat dena ginarria Urrunako zinegelan. Herria   2003-03-13

Liburu bat dena mami eta dena ginarri. Herria   2004-03-18

7 gizenik gabeko haragia.

Zerriaren urdaiazpikoa jan ondoren, hezurra gelditu ohi zen zerbait giharrekin. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 321. orr.

Haragi-puska handiak sartuz banan-banan burdinazko barra luzean, gihar eta gizen zatiak tartekatuz. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 68. orr.

· 8 izond gihartsua.

Atsegin dut zure gorputz gihar eta sendoa, Stan... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 217. orr.

Zeren bizitzen jakitea baita era honetako jakiteetan zailena, giharrena, beteena eta beharrena. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 36. orr.

Farmazietako gorputz giharren eredu-panpina, gorriz tindatua. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 263. orr.

Haritzaren indar giharra eta mihuraren ispiritu eta jakituria. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 53. orr.

9 gihar-min

Zaldiek eragindako gihar minak. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 167. orr.

Hiru egunetan ibili zen Alazne gihar-minez. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 215. orr.

Gihar-minentzat onena, azukre-ura. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 155. orr.

Estrogenoak hartzea lagungarri gerta dakieke neskei, gihar-minak kendu eta lunbalgia minik ez izateko. Berria - Euskal Herria   2004-10-22

10 giharrean ukitu

Zure jatorri erromantikoaren kondairak [...] nire izatasunaren barren-barreneko giharrean ukitu nau, jakina. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 60. orr.

Auzi korapilatsuan sartu zarete, eta giharrean ukitu duzue. Berria - Ekonomia   2004-08-15

· Amaren bizitza errukarriaren ikuspegiak gihar-giharrean ukitu zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 58. orr.

11 gihar zain

Guraizeekin mihi-azpiko gihar-zaina mozten zien. 25590

12 zain eta gihar

Gizon argal luzea zen bera, zain eta gihar. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 8. orr.

Aita baino sasoi eskasagokoa izango zen, apika, baina dena zuen zain eta gihar, dena zen gordin. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus