Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gihartsu (Egungo testuen corpusean 887 agerraldi; orobat ginarritsu Egungo testuen corpusean 18 agerraldi) 1 izond gihar asko duena.

Gazteena gizon sendoa zen, luze eta gihartsua; bestea, aldiz, mozkote eta gerribuelta zabalekoa. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 137. orr.

Bere beso eta esku gihartsuez. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 325. orr.

Luisen bular gihartsua.   - 81. orr.

Bere gorputz fin baina gihartsua. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 46. orr.

Berrogei urte inguru, argala baina gihartsua. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 91. orr.

Gorputz gihartsuko gizonak irudikatu zituen Michelangelok. Berria - Kultura   2004-11-16

Detektibe beltz gihartsu bat, gogorrenetan gogorrena. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 167. orr.

Zaldi beltz gihartsu bat. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 40. orr.

Arranorik gihartsuenaren labanalako erpeek. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 151. orr.

Gihartsuena ohera hurbildu da, baina besteak gelditu egin du. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 46. orr.

2 irud

Idazlanetan ere trebe zen eta liburu ginarritsuak argitaratu ditu. Herria   2005-02-24

Orduko txalo eta txistuen eta haserreen eta malkoen talaietatik egindako narrazio gihartsu benetako batek baluke gurean etorkizunik. Berria - Harian   2005-12-06

Txomin Laxalt-en solasaldi ginarritsua. Herria   2003-08-07

Pianoaren bakarkako saio gihartsua. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina gihartsua (5); beso gihartsuak (5); eta gihartsua (7); eta gihartsuak (6); gihartsu bat (7); gihartsu baten (3); gihartsu eta (6); gihartsua eta (5); gihartsuak eta (3); liburu ginarritsua (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus