Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

giltzaperatu, giltzapera(tu), giltzeparatzen [20 agerraldi, 14 liburu eta 4 artikulutan; Egungo testuen corpusean 264 agerraldi] 1 du/da ad giltzapean itxi. ik giltzapetu.

Oroitzen haiz, Aita Ziak zigorturik, biak liburutegian giltzaperatu gintuztenekoaz? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 43. orr.

Komunean giltzaperatuta bere alaba bortxatzen zuten bitartean. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 144. orr.

Amak eta arreba zaharrenak senperrenak egin behar izan zituzten, aita zenak toxikomanoak bergizarteratzeko zentro batean giltzapera ez nintzan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 77. orr.

Neko faraoiak giltzaperatu egin zuen Hamat lurraldeko Ribla hirian, Jerusalemgo errege izatea kenduz. Elizen arteko biblia   2 Erg 23,33

Asad giltzapera zezatela agindu zuen, eta tortura zezatela, eta doi-doia bizitzeko jan-edanak eman ziezaizkiotela. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 157. orr.

Iruditzen zitzaidan haurtzaindegi-zoo moduko batera joaten nintzela, non bi mila neska-mutil nerabe giltzaperatzen diren goizetik arratsaldera. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 44. orr.

2 adkor itxi.

"(I.)", erran nahi baita, parentesiz giltzapeturiko bat zenbaki erromatarra, horra kontu guztia. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 181. orr.

Segundo bat geroago, argitara zegoen nire sexu hain estu giltzaperatua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

giltzaperatu egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus