Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

giltzapetu, giltzape(tu), giltzapetzen [193 agerraldi, 61 liburu eta 46 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.396 agerraldi] 1 du/da ad giltzapean jarri. ik giltzaperatu.

Sukaldeko armairuan giltzapetu zuen botila. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 11. orr.

Nire Hermes-Babya kendu didate eta armairu txurian giltzapetu, eguerdia delako, hau da, atseden-aldia. sultanak Nur Al-Din zenaren etxea giltzapetzeko agindu zuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 243. orr.

Gauez baizik ez zituzten giltzapetzen, zurezko txabola handi batean, eta han egiten zuten lo bi burdinazko hagen artean eskegitako hamaka batzuetan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 132. orr.

Horregatik guztiagatik ziega batean giltzapetua du, hamar atsok zaindua. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 124. orr.

Autobus-geltokitik etxera iritsi ginen unean bertan, gora eraman ninduen Lucyren logelara, eta hantxe giltzapetu ninduen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 317. orr.

Kargamentu itzela harrapatu eta etxean giltzapetu naiz. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 77. orr.

Izaro negarrez hasi da, dena kaka zahar bat dela esan du eta komunean giltzapetu da. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 95. orr.

EB-IUko hautetsiak Sestaoko udaletxean giltzapetuko dira irailaren 6an, ontziolaren alde. Berria - Ekonomia   2004-08-18

Sarritan, hain hertsiki giltzapetzen zen, ezen astebetean ez baitzuten ikusten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 202. orr.

Piztia baten moduan giltzapetua sei hilabetez neure etxean bertan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 319. orr.

2 irud

Isiltasunean giltzapeturik etengabe erantzun baten zain... Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 208. orr.

Goitik behera zeharkatu zuen Pataki, parentesi artean giltzapetu balu bezala. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 80. orr.

· 3 du ad espetxean sartu.

Frantzisko preso erori zen beste askorekin batera, eta giltzapeturik espetxeko miseriak jasan zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 280. orr.

Aurkari politikoak giltzapetzeko baliatzen zen kartzela honetan. Berria - Mundua   2004-05-15

Bat-batean, giltzapetutako norbait bihurtu da, landa-inguruetan giltzapetutako norbait. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 160. orr.

Israelgo espetxeetan giltzapetutako preso palestinarrek. Berria - Mundua   2004-09-03

Kovaltxukek uste zuenaz bestera, epaia emandakoan kondenatuak ez zituzten elkarrekin giltzapetu, banakako ziegetan baizik, bakarturik. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 52. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Gaurko hauek bezalaxe, atzoko kartzelero haiek indultua agindu zieten Trapako giltzapetuei, baldin eta publikoki euren damua agertzen bazuten. Jokin Urain   «Errotarria» - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus