Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

giltzarri 1 iz arku baten erdiko harria, gainerakoei eusten diena.

Arkupeko giltzarria iheslarien orpoetan bertan amildu zen ia, eta goiko harresia behera jausi zen, guztiz hondatuta. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 236. orr.

2 zerbaiten sarbidea gertatzen den, zerbait ulertarazten duen zera. ik giltza 4.

Nafarren esku zegoen bailarako sarbideko giltzarria, Axitako gaztelua, alegia. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 14. orr.

Hartan guztian giltzarri garrantzitsuren bat gorderik zegoela sumatzen nuen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 171. orr.

Giltzarria -hala zioen berak- Stephenentzat musika-irakasle egokia aurkitzea izan zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 232. orr.

Joxe Azurmendiren artikulua da, gai honi buruz behintzat, giltzarria. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 323. orr.

Horixe da nire xarma arriskutsuaren giltzarria. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 418. orr.

Gizakia eta horren esperientzia hartzen ditu giltzarri. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 260. orr.

Gaur ezagutuko den AEBetako enplegu datua giltzarri izango da datozen egunetarako. Berria - Ekonomia   2004-03-05

3 (izenondo gisa)

Horregatik karbonoa sustantzia biziaren elementu giltzarria da. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 298. orr.

Lehenengoaren gai giltzarria Gizakiaren izatea da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 9. orr.

Aitak halako gertaerak kontatzen zizkigunean, bere arimaren sarrera-kode ezkutuaren zati bat erakusten zigun, bere izen ezkutuaren zati bat; alta, letra giltzarri batzuk falta ote ziren susmoa hartzen nion. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 100. orr.

Hizkuntza eta mitologia indoeuroparretan badirela kontzeptu giltzarri batzuk. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus