Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gisu (Egungo testuen corpusean 105 agerraldi; orobat kisu Egungo testuen corpusean 87 agerraldi eta kixuEgungo testuen corpusean 9 agerraldi) 1 iz karea.

Estukatore lana da gisu eta plastra nahasiz margo inguruen edertzeko egiten dena. Herria   2005-12-15

Beribilen hatsa eta kea garbitzen ote ditu gisuak? Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 31. orr.

Beste kapitulu batean erraiten dugu lur berri anitz egiten zela eta lurraren ontzeko gisua behar zutela hedatu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 69. orr.

Luzaiden gisua egiten zen denboran. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 70. orr.

Gerri hartan baziren gisu egiteko on ziren harri batzuk. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 227. orr.

Aurpegiak une batez itzaltzen ziren, gisuzkoak bilakatzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 99. orr.

Hainbeste etxe altxatuta, kixuak bronkioak erre zizkion. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 35. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tornua alderik alde pasatzeko zuloa non egin behar duten markatuko du borreroak gisu puska batez. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 149. orr.

Azken gisu errauts bati torrako bat emanez. Herria   2001-09-27

Fábrica Magnesitas delakoaren gisu-purga metak pasatuak ditut. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 31. orr.

Eta zer estalaktita, ez bada kisu edo kare ur zuri harri bihurtua? Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 41. orr.

Andresi iruditu zaio anaia kixu zakuak garraiatzen ari dela oraindik: bizkarrezurraren formak aurreraka makurrarazten du. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 36. orr.

3 gisu harri

Gisu harriak ez ziren falta mendi horietan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 70. orr.

Harmantako zoko horrek, bere itsusian, bazuen beste abantail bat luzaidarrentzat, gisu harriz aberats zenaz geroz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 72. orr.

4 gisu labe (Egungo testuen corpusean 18 agerraldi; orobat gisulabe Egungo testuen corpusean 16 agerraldi, kisulabe Egungo testuen corpusean 12 agerraldi eta kisu labe Egungo testuen corpusean 33 agerraldi) kare labea.

Gisulabeetan ezarri ondoan, labea behar zen gorri gorria berotu, harriak bere gisua libra zezan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 70. orr.

Eta segur bazen lan mota frango laborari etxeetan: arto jorrak, arto biltzeak, arto xuritzeak, ogi joiteak, belar egiteak, belarketak, egurketak, iratze epaiteak, gisu labeak, auzolanak, xerri hiltzeak eta nik dakita zer oraino... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 183. orr.

Joxe kisu labearen ertzetik jaitsi da, poliki, eta errepide aldera abiatu da. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 118. orr.

Burdin harriaren gunetik trebeska bezala dago gisulabe tokia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus