Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizagaixo [283 agerraldi, 87 liburu eta 6 artikulutan; Egungo testuen corpusean 992 agerraldi] 1 izond/iz pertsonez mintzatuz, gaixoa, errukarria. ik gizajo; gizagajo; gizarajo.

Lotsa pixka bat ematen ziola bere ahizpa langile gizagaixo batekin ezkondu izanak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 124. orr.

Ero begiak zituen nire aita gizagaixo honek, eta ezin zuen ezkutatu. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 17. orr.

Mingarria zaizu gazte gizagaixo horri gehiago itxaronaraztea, ala? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 108. orr.

Gure familia guztia hondatua zuela ezjakin gizagaixo bat zelako. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 99. orr.

Haren aldamenean, patuak haraino bultzaturiko arlote gizagaixo batzuk zeuden, eguzkiak noiz berotuko zain. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 53. orr.

Mutil gazte gizagaixo haren alde zerbait egin behar zuela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 75. orr.

Lisak kezka bakarra zuen abentura horretan: Quenu gizagaixoak nolako kolpea hartuko zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 386. orr.

· Neskatxa pollit eta munstro gizagaixo haren arteko adiskidetasuna. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 36. orr.

· 2 iz gaixoa, errukarria den pertsona.

Emadazu, horregatik, niri, gizagaixo honi, orain zuri zintzo jarraitzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 258. orr.

Buruari eragiten zion, "Zer espero daiteke horrelako gizagaixoengandik?" esanez bezala. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 50. orr.

Gupida izango die gizagaixo eta pobreei, bizia salbatuko behartsuei. Elizen arteko biblia   Sal 72,13

Patu idatziaren kontra borrokatzen den gizagaixoa. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 13. orr.

Eta lankideek burutik egindako gizagaixo bati bezala egiten zidaten so begiaren ertzetik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 204. orr.

Gurutzearen izenean gizagaixoak sutara kondenatzeko gai dena. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 260. orr.

Ez nekien zer egiten nuen gizagaixo honek! Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 182. orr.

Gizagaixoa afari batetik omen zetorren une horretan. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 130. orr.

Hiru gizagaixoak hondarretan geratzeko zorian egon ziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 134. orr.

3 (izenondoekin)

Ni, berriz, gizagaixo atsekabetu hau, indarberri nazala, oi Jainko, zure salbazioak. Elizen arteko biblia   Sal 69,30

Tamalez, gizagaixo errukarri hutsak gara. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 221. orr.

Gizagaixo zarpailtsuak, merkatu nagusiko goizean esnaturiko gosetiak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 46. orr.

Barren-barrenean gizagaixo histeriko bat zen, eria, bere eginkizuna probidentziala zela zeharo sinetsia. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 103. orr.

Hi bezalako anarkista gizagaixo batez axolatzeko. Berria - Kultura   2004-03-21

Irakaslea gizagaixo handiusteko, barregarri bat zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 27. orr.

Alboan nuen gizagaixo onanista gortzen hacia. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 163. orr.

Ni, txikia, izerditua, gizagaixo hutsa. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 48. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Gizagaixo itxurako estudianteak. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus