Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizajo [640 agerraldi, 134 liburu eta 19 artikulutan; Egungo testuen corpusean 3.110 agerraldi] 1 izond pertsonez mintzatuz, gaixoa, errukarria. ik gizagaixo.

-Ez, gizona naiz, gizon gizajo bat, nahiago baduzu. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 183. orr.

Zertako balio izan digute beren gezurra iraultzen ez dakiten iraultzale gizajo horiek? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 177. orr.

Tuberkuloso gizajo batek. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 62. orr.

Kanta honetan ere, Bartolok amorante gizajo pobrearen irudia bereganatzen du. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 157. orr.

Ni ezjakin gizajo bat besterik ez naiz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 130. orr.

Idazle gazte gizajo batez ari denean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 166. orr.

Kanta honetan ere, Bartolok amorante gizajo pobrearen irudia bereganatzen du. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 157. orr.

Nola du izena agure gizajo tximino-aurpegi horrek? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 307. orr.

Orin more bat marraztu zion mateko irakasle geroz eta gizajoagoari. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 259. orr.

Gauza asko esan da gure Orentzero gizajoaz. Arnold gizajoa! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 71. orr.

-Gizajoa, Artola! -esan zuen etxeko nagusiak. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 83. orr.

Eta guk kolorezkoa eta koloretsua zela uste, bai baiezkoan eta bai ezezkoan: gizajoak gu! Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 201. orr.

-Oraindik lo hartu gabe, gizajo hori? Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 151. orr.

Non da, gizajo hori, zure biziera santu eta ondradu hura? Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 75. orr.

Hoa kanpora, gizajo hori, ez baduk zuzi batez atzetik jarraitzea nahi. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 144. orr.

Nik, euskalgiro hipokritak gero eta jitoagotzen nauen gizajo honek. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 64. orr.

1a (abereez mintzatuz)

Zenbat zakur eta katu gizajo ez ote zituen harrikatu berak! 25601

Egun haietan ez zen hegaztien lorratzik ere ageri eta basapiztia gizajoak ez ziren oihanetik inoratzen. 25602

· 2 iz gaixoa, errukarria den pertsona.

Gizajo hura benetan urduri zegoen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 33. orr.

Ba, atzo ere erori zuan gizajo bat aldamio batetik. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 19. orr.

Zelaiaren erdi-erdian han harrapatu du gizajoa, gorpuzkondo guzia ostikoka odoldua daukala. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 216. orr.

Ez zidan sinesten, ez zidan ulertzen, eta kezkatan gelditu zen gizajoa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 80. orr.

Ixilik egongo al haiz faborez, gizajo ostia hori! Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 170. orr.

Ez zen, antza, gizajo peto-petoa; areago dirudi, Piamontean esaera denez, "gatz hondarrak ez ordaintzeagatik zoroarena egiten" dutenen klasea ote zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 101. orr.

Gorpua ateratzeko aitzurretan egin zuten hiru gizajoak ahaztu barik. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 87. orr.

Louisianako gizajo bat 1.900 boltioen zain, burua bizkarrekoaren kontra tentetua. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 23. orr.

3 (izenondoekin)

Egiozu argi gizajo ezjakin honi. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 176. orr.

Kaltetutzat dauka bere burua, gizajo errukarria! Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 115. orr.

Gizajo hutsa, behartutakoren bat. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Fraintzi aldetik, erromes bidea aitzaki, sartutako gizajo itxurako jende talde alderrai, alproja, engainadore haien kutsu negartia. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 72. orr.

Eta ni, parre axal bat ezpainetan, nere gizajo paperean nago ixil-ixila. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 118. orr.

Apustugileak berriz, gizajo jendea ziren, gutxik zuten esperientzia hura errepikatzeko itxura. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 155. orr.

· Izan, geure modu samarreko gajo-gizajo batzuk izango ziren, ez askoz gehiago eta ez askoz gutxiago. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agure gizajoa (4); aita gizajoa (5); baina gizajoak (3); cesare gizajoa (3); da gizajoa (4); du gizajoak (4); eta gizajoa (6); eta gizajoak (5); gizajo bat (18); gizajo batek (3); gizajo hari (3); gizajo hark (7); gizajo hau (10); gizajo hauek (3); gizajo honek (3); gizajo hori (25); gizajo horiek (3); gizajo horrek (19); gizajo horri (4); gizajo hura (8); gizajoa ere (3); gizajoa ez (4); gizajoa itsu (3); gizajoa ni (3); gizajoa oso (4); gizajoak bere (3); gizajoak ez (6); gizon gizajoa (4); james gizajoa (5); jaulier gizajoa (3); stanie gizajoa (3); zakur gizajoa (3); zen gizajoa (12); zuen gizajoak (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus