Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gogaitu, gogait, gogaitzen 1 da/du ad aspertu, gogoa galdu edo galarazi. ik nazkatu; nekatu 4.

Behar dugun guztia baldin badaukagu, zergatik gogaitzen gara? Berria - Gaiak   2004-06-23

Plazerraren plazerrez nardatu eta gogaitu bainintzen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 562. orr.

Gogaitu egin nintzela uste duzue? Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 37. orr.

Zerbaitek gogaitzen nauenean, isildu egiten naiz gehienetan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 169. orr.

Hain amets higuingarriek gogaitu naitek gau osoan, non kontatzeak berak ere nazka ematen didan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 126. orr.

Arte eszenikoen euskal zentroari buruz hitz egiteaz gogaituta dagoela onartu du Lazkanok. Berria - Kultura   2004-05-22

Eta hi ez al hago gogaiturik lelo berbera hainbeste aldiz errepikatzeaz? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 39. orr.

Burua biratu zuen, gogaiturik, non zegoen ez zekielako, larriturik, ikuskizun paregabe eta hauskor haren kariaz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 25. orr.

Arrunt gogaitua bainauka aspaldi haundiko mintzuri ugalkor honen burrunbak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 351. orr.

Xaraman zen, semeari itxaroteaz gogaitua, bere armadarekin Kamar Al-Samanen bila han-hemenka zebilena. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 164. orr.

Erosotasunaz gogaitua. Berria - Gaiak   2004-06-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Haien aurpegietan Jainko gogaituaren keinua islatzen zela sumatu zuen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 34. orr.

-Utz dezagun -esan zuen Tiborrek ahots gogaituaz-. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 31. orr.

Aski duenaren jestu gogaitua egin zion neskak. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 94. orr.

Gogaitu aurpegiarekin lurrera begira jarri zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus