Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gogorkeria iz [Egungo testuen corpusean 416 agerraldi] indarkeria; gogortasun gaitzesgarria.

Sindikalista lankideen ausiki zital eta gogorkeriei buru egiten saiatzen zenean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 203. orr.

-Eta gogorkeri arrastoak, ubeldurak, arramaskak...? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 72. orr.

Krimenaren ikerketek zenbait gogorkeria eskatzen du: giza justiziak gaiztakeriari egiten dion gerra da hau. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Bere aitaren gogorkeriaren testigantza eman, eta azkenean ostatu hartu zuen oskigile baten gelazuloan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 81. orr.

Gizarte periferikoak ordu arte gogorkeriaz tratatu zituen sistema batetik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 100. orr.

Bihur dadila bakoitza bere bide gaiztotik atzera, eta utz ditzala gogorkeriazko lanak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 164. orr.

Epailearen bihotz-gogorkeria salatu ondoren. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 66. orr.

Eztabaidan jarduteko, esate baterako, abortuaz, eutanasiaz edo terapia-gogorkeriaz. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gogorkeria (4); eta gogorkeriaren (3); eta gogorkeriaren (3); gogorkeria eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus