Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gogotxartu, gogotxar(tu), gogotxartzen 1 da/du ad nahigabetu, gaitzitu.

Gogotxartu ninduen neskaren aierukadak: bakardadea omen nire tristeziaren iturri, bere irudiko. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 135. orr.

Beste batean gogotxartuko nindukeenak lasaitu egiten nau. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 149. orr.

Gogotxartu eta zakartu egin ohi nau horrek. presori gertatu ohi zaionez, gogotxartuta eta kezkatuta sentitzen delako kartzelaz aldatzen duten bakoitzean. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 84. orr.

-Ez da izan hizka-mizkarik -esan zuen Gabrielek gogotxarturik. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 284. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Goseak zegoen, zeren eta, bi taberna-mutil gogotxarturi ekarrarazi zizkien galleta batzuk kenduta, ezer jan gabe baitzegoen gosariaz geroztik. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus