Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

goitika 1 adlag oka eginez.

Goitika hasi nintzen. Etxeko horman ukalondoz bermaturik goitika ari zara. Xabier Montoia   «Elektrika» - 131. orr.

Zorionez goitika bota zuen geroxeago. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 162. orr.

Goizeko ordu txikietan goitika eta behetika Lekuineko gaztea larri. Berria - Kirola   2004-06-04

Goitika bukatzen zuen, gontzetarik ateratzear, prozac pastilla bat ematen zioten arte. Itxaro Borda   «%100 basque» - 131. orr.

Sumendiaren kraterrak sugar azao bat iraizten zuen goitika. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 31. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 27. orr.

· 2 iz goitika egitea; goitika egiten dena. ik goitiko; gorako; oka.

Eramaten dituzten zaurituen odol goitika bakoitzak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 104. orr.

Goitikaren mikatza nabari duzu aho-sabaian. Goitikaz beteriko ohe batean esnatzean bezain higuindurik sentitzen nintzen. Xabier Montoia   «Elektrika» - 149. orr.

3 goitika egin oka egin.

Goitika egiteko gogoa nuen. 17158

Goizeko ordu txikietan goitika eta behetika Lekuineko gaztea larri. Berria - Kirola   2004-06-04

Moketa gainean ez goitika egiteko erregutu zidan dermatologoak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 48. orr.

4 goitika eragin oka eginarazi.

Ikusi zerbaitek goitika eragin dizula. Xabier Montoia   «Elektrika» - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta goitika (7); goitika ari (3); goitika egin (4); goitika egiteko (6); goitika egiteko gogoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus