Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

goranahi (orobat gora(-)nahi) 1 iz gora egiteko nahia.

Hala ere, uhinek laster galtzen dute beren gora-nahia, eta akiturik etzaten dira hondartzan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 81. orr.

2 handinahia, handitasunaren irrika bizia.

Zuzentasuna defenditzen dutela diote, baina beren goranahia baizik ez dute defenditzen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 208. orr.

Bere bizitza eman zion alderdiari, baina itzalean geldituz beti, inolako goranahirik gabea baitzen, apala, umila eta eskuzabala. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 177. orr.

Orobat, epelduxeak ziren garai bateko gora nahiak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 20. orr.

Beraz, harrigarria dirudien arren, bere-berea du apaltasunak bihotzaren goranahia; bihotzak beherantz egitea, berriz, handikeria da. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 370. orr.

Ama Handiaren erlijioa, basakeria latza eta goranahi espirituala era bitxiz nahasten zituena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 95. orr.

Ibiliak egiten zituen munduaren lohikerietan barrena, bihotza gora-nahiez beterik, amodio unibertsalez gainezkatua. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 25. orr.

3 goragalea.

Dulzineagana hurbildu nintzenean [...] baratxuri gordin usaina zeriokeen; hara, zorabioa eta gora-nahia eman zidaan. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 127. orr.

· 4 izond handinahia, handizalea.

Keinuak, entzuleriari mintzatzeko manera, boteredunen aire hura, eskuan dituen ttanttoak ongi ezagutzen dituen gizon goranahiaren ezaugarriak ziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 106. orr.

Harrokeria goranahi zitalaren irrika. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 369. orr.

Nik, bederen, ez nuen neska gora-nahia hain errukarri egiten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 181. orr.

5 goranahiko izlag

Goranahiko tontoez ari naiz hemen bereziki, hots, tonto-harroez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 192. orr.

Era honetako gizon batek, goranahikoa bada, zain du mende guztietako loria; filosofoa bada, bere hiritarren bedeinkazioak kontsolatuko du aginpide ezetik, nahiz eta haien esker txarrak behin baino gehiagotan erasan. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus