Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

guante (12 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; Egungo testuen corpusean 59 agerraldi; orobat goante 9 agerraldi, 6 liburutan; Egungo testuen corpusean 50 agerraldi eta gante g.er.) 1 iz eskularrua.

Ibili hadi guanterik gabe... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 15. orr.

Leihora jo nuenean Ubanbe eta Opin ikusi nituen galtza motxetan eta benetako boxeo goanteekin jantzita, eta Lubis, Pantxo, bikiak, Sebastian eta zerrategiko hiru basomutil borrokalarien inguruan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 222. orr.

Goantea erantzi eta atzamar mamiak erretratu makinaren parte metalikoan itsatsiko zaizkizu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 262. orr.

Goantearen behatz okertua. 25799

Estatuaren atzaparrek zingorrak segitzen dute zetazko ganteen azpian. 25800

2 (hitz elkartuetan)

Mosketari-guante zuriak jantzitako eskuak luzatzen zituen zeru aldera. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus