Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

guda (480 agerraldi, 93 liburu eta 117 artikulutan; Egungo testuen corpusean 7.796 agerraldi) 1 iz gerra.

Bake hura, ordea, edozein guda baino okerragoa zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 922. orr.

Beste zeregin batzuetan ipini zituzten prisioneroak guda amaitu ondoren. Jokin Urain   «Errotarria» - 47. orr.

Txinatar-japoniar gudaren berri jakitera egin zuten bidaiaren kontakizuna. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 158. orr.

Eta hau gezurra balitz, baita beste hauek ere halaxe izango lirateke: Hektor eta Akiles alegia, eta Troiako guda, eta Frantziako hamabi Pareak, eta Ingalaterrako Artur. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 97. orr.

Europako Guda Nagusiaren aurreko urteetako giroan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 58. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ukazioa, guda estrategia eta etengabeko erasoa pairatzen ari gara euskaldunok. Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Maxime Weygand delakoak buru egiten zuen guda-misioaren bitartez. -Isildu zaitez, Santxo lagun -Don Kijotek erantzun- guda-gauzak beste edozer baino aldakorragoak dira-eta. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 295. orr.

Nik, Marko Flaminio Rufo-k, Erromatar legioetarik bateko guda-tribunoak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 118. orr.

Bere guda-mutilekin batera erasoan sartu zen haien lurraldean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 928. orr.

Jostun lanetarako ez ziren haiek garai egokienak, guda oste idorrean, gutxi baitziren soineko berrietarako kezka zutenak. Jon Maia   «Riomundo» - 133. orr.

Solferinoko guda-eremuko lubaki batean. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 165. orr.

Hiru mila biztanle ingurukoa, eskualdeko burua zen eta, beraz, guda-plaza garrantzitsua. Jon Maia   «Riomundo» - 85. orr.

Guda lerroak non zeuden eztabaidan ari ginen. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 23. orr.

Urteroko guda-deiak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 101. orr.

Mikel Strogoffek pirata tatariarren guda garrasia ezagutu du, ahuspez etzanda jartzeko agintzen diena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 197. orr.

Guda-harrapakin gisa. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 97. orr.

Kartagoarren guda-elefanteak. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 96. orr.

Hondoan, urperatutako guda-galeoi baten popa. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 166. orr.

Guda kanpaina, bestalde, gaizki joan zen emirrarentzat eta haren aliatuentzat. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 457. orr.

Tommiek guda-jokoan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 83. orr.

Aztigintzak zirela edota auzi haserreak, guda borrokak, norgehiagokak, zauriak, maite-moduak, maiteminak, erasoak eta ezinezko itxuragabekeriak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 17. orr.

Gure lehen kontzertua da, lehen guda dantza! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 43. orr.

3 guda lagun (Egungo testuen corpusean 2 agerraldi; Ereduzko prosaren corpusean gudalagun soilik)

Aitaren gudalagunak ditut gogoan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 39. orr.

4 guda oin gudu lerroa. ik fronte.

-Bihar ez dago Solluberik -esan zigun guda-oinetan izan osteko haietako batean-. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 122. orr.

Guda-oinetan tiro egiteko zen norbait geratzen zen artean eustea zen geratzen zitzaiguna. 25827

Guda-oinean ongi zihoan aurrerabidea, orratzek zulatutako AEBetako kartografian barrena. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 81. orr.

Guda oinean hegazkin bat tximista batean igarotzen denean, alemaniarra da ziur. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 23. orr.

5 guda talde (orobat gudatalde)

Prévan jauna preso dago bere guda taldeko komandantearen manuz.   - 284. orr.

Gure gudataldeko lerrotan sartuko da betiko. 22907

Tartean Mungia izeneko guda-taldea edo batailoia zegoen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 156. orr.

6 guda zaldun (Ereduzko prosaren corpusean gudazaldun soilik)

Hogei gudazaldun joan ziren sarkinen osteetara. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 177. orr.

7 guda zelai (orobat gudazelai) ik gudu 12.

Zureek dagoeneko hartua dute posizioa gudazelaian haien zain. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 138. orr.

Sollube inguruetako guda-zelaietara. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 100. orr.

Guda zelaian hiltzea merezi du soldadu ausartak! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 321. orr.

Nire atzealdean zeuden lagunak guda zelaian bezala zabaldu ziren fronte bat osatu arte. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 18. orr.

Nire lana guda zelaian zegok. Jon Maia   «Riomundo» - 189. orr.

8 guda zibil gerra zibila.

Guda zibilean girotuko duen eleberriko pertsonaia nagusietako batzuk. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 52. orr.

Espainiako Guda Zibilean Ernest Hemingwayk espioitzan jardun duela emanik. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko guda (3); aurkako guda (3); bere guda (3); espainiako guda (5); espainiako guda zibilean (3); eta guda (9); guda borrokan (3); guda eta (6); guda gizon (3); guda oinean (4); guda oinetan (3); guda zelaian (5); guda zibila (3); guda zibilaren (3); guda zibilean (8); gudak eragindako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus