Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

haragitsu izond haragi asko duena. ik mamitsu; gihartsu.

Ezpain haragitsuak, labankaden moduko begiradak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 98. orr.

Zimeldu egin zitzaizkiola behinola haragitsuak zituen ezpainak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 344. orr.

SDko agenteak mihi haragitsua atera eta zilindro ez oso erregularra miazkatu zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 51. orr.

Esku gorri haragitsuak, endaiak ziruditenak gehiago eskuak baino. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 273. orr.

Haren hankak luzeak ziren eta izterrak haragitsuak. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 12. orr.

Margaret Astor haragitsuak tabernatik alde egiteko gogoa ezkutatzen zuen. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 12. orr.

Saguzar haragitsuen hegal laburrak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 146. orr.

Erakusmahaiaren gainean, oilasko lumadunek bularki haragitsua erakusten zuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 272. orr.

Ahoskorda deitzen diren horiek laringean dauzkagun ezpain itxurako tolesdura haragitsuak dira.   - 31. orr.

Ahosabai bigunak eta haren luzakin haragitsuak.   - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezpain haragitsu (4); ezpain haragitsuak (10); haragitsu eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus