Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hautemate 1 iz zentzumenen bidez sumatzea edo ezagutzea. ik pertzepzio.

Limoi beilegi bat hautematen dugula esaten dugunean, berez ez dugu horrelako hautematerik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 114. orr.

Beraz, hautemateaz baliatuz, espazioan dauden objektuak zuzenean atzeman ditzakegu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 115. orr.

Lockeren teoria epistemologikoak ezagumenaren azalpena lortzen du hautematearen teoria baten bidez. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 81. orr.

Hautematearen teoria kausalaren inguruan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 14. orr.

Denboraren oinordekoa den natura baten hautemate oraindik nahasi samarra. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gogamenak zuzenean ezagutzen duena, hautemate-kasuetan batik bat, objektu fisiko edo materialak ez direla. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 113. orr.

Esperientzia mota horietan, hautematen dugunari buruzko hautemate-judizioak egiten ditugu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 117. orr.

Balia daitezkeen deskribapen-erak eta hautemate-kodeak agintzen dituztenak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 168. orr.

3 hautematezko izlag

Hautematezko hutsak diren neurri eta deskribapenak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hautematea eta (3); hautemateaz ari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus