Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hazta 1 iz pisua.

Zer izanen da estatu-nazio hain ezberdin horien lekua edo hazta, Ingalaterra, Frantzia, Espainia, Alemania bezalako inperio ohien aldean. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 98. orr.

Saritzat ukan zuen "makila zilarreztatua, makila gorrail, lerden, hazta ttipiko bat, mizpira ginharriz, ah! zer makila!... luzexago egin balu, untz'urrea eskuratu baitzuken". Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 39. orr.

Hazta, 2000 kg - goratasuna, 1,20 m – erdiz-erdikoa, 1,42. 9518

2 hed

Ahalik eta zehazkienik behatzera saiatu dira, taulen gainean lerratuz praktikatzen diren kirolek nolako hazta hartzen ari duten hemen gaindiko ekonomian. Herria   2003-11-20

3 hazta egin

Nik utzi lekuan zegoen beti, ate ondoan zutik, eta eskuak gerrian hazta eginda, begitartea deusen adierazpidea ez zuela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 375. orr.

Abel isilik eta besoak hazta eginik zain geratu da, bidelagunak zer edo zer argituko diolakoan. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 108. orr.

Polizia, besoak hazta eginda, haien atzean zegoen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 406. orr.

4 hazta eta hazta

Alferrik zuan buruan horrelakoak eta bestelakoak hazta eta hazta erabiltzea, elkarri begiratzea, ez genian ulertzen haiek horren maltzurrak izatea. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus