Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

herabe 1 izond lotsak, nagitasunak, beldurrak edo gogaitasunak eraginik, gogorik edo adorerik agertzen ez duena.

Baroja gizon herabea zen, lotsakorra, literatur naturalismoaren gordintasun deskriptiboa hastio zuena. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 14. orr.

Ilunbe eztia, amodio herabearen bihotz-berotzailea. Baina gero irribarre herabe bat eskaini zidan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 68. orr.

Kafetegiko agurreko muxu herabe hura. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 31. orr.

Begiratu herabeak egiten zizkioten elkarri. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 128. orr.

Hatz luzeez gainetik kendu zizkidan hondar ale ikusezinak, bular herabeak setiatuz. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 55. orr.

Leireren esku epelak bere esku herabeak ferekatzen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 163. orr.

Esku herabe batez atea haztatuko balu bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 118. orr.

Neure harridura herabeaz jabetzean jabaldu zen neska. Itxaro Borda   «%100 basque» - 204. orr.

Gure aitarentzat, manera baldar, trakets eta herabeak zituzten pertsonak ziren "beltzak". Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 10. orr.

Lore berrien usain bat, usain herabea oraindik ere, aldizkakoa, arina, zebilen airean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 255. orr.

Enez Eussa lur mutur herabe honen antzera. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa izenondo balioaz)

Keinu herabe-uste delizios batekin. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 120. orr.

Begi urdin--ilunen soa, berriz, gozo-herabea... Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 190. orr.

3 (erkaketetan)

Gazela bat bezain herabea. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 241. orr.

4 (izan aditzaz)

Polita ez izateaz gain, herabea zen: ez zuen deus erraten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 221. orr.

Une hartan, amoros bainintzen eta herabe.   - 177. orr.

Neska ez da jateko herabe. Euskaldunen alde mintzatzeko herabe izan ez baziren ere. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 23. orr.

Horiek ez ziren ausarkerietarako herabe izaten, buruzagia urrun uste bazuten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 75. orr.

Alderdi mugagaitz eta itzaltsu horretan sartzeko herabe gara. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 54. orr.

Geroaren uzkur eta herabe. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 59. orr.

· Parean zuen dantzaria, larrugorritan eta herabe. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 91. orr.

Zer gertatzen zitzaion aitortu zion, guztiz herabe. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 302. orr.

Baina "ama" hitza aipatzeko herabe. Txillardegi   «Labartzari agur» - 146. orr.

· 5 adlag ik herabeki.

Isilune baten ondoren, esan zidan herabe: [...]. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 46. orr.

-Ondo, jauna -erantzun nion, herabe. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 121. orr.

Zabaltzen dio atea bere maiteari eta hantxe ikusten du mutila atari ezinago beltzean, herabe eta eder. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 143. orr.

-Ez nagon horren gaizki, ezta? -erdi harro, erdi herabe. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 63. orr.

Baietz nik, herabe. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 202. orr.

· 6 iz herabetasuna.

Nondik datorkigun beraz euskaldunei, politikaren aldera hain aspaldian erakusten dugun uzkurreria edo herabea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 30. orr.

Herabearen traba gaindituta. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 91. orr.

Hastapeneko herabearengatik asko zabaldu zituen gero, zilegi ziren finantza operazioen mugak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 38. orr.

7 herabez

Orain ez dago ahora etorritako dena muturrera esaterik, euskal-lagun-hurkoa sobera minberatzeko edo lotsagarri uzteko herabez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 82. orr.

Hasieran, herabez, ni izaten nintzen esperoan, eta Ramona niregana etortzen, gogoak ematen ziolarik.Beraz gazteak ez egon herabez! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus