Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

higuingarri izond nazkagarria; gorrotagarria.

Lehendakariorde higuingarriak garagardo bat eskatu zidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 81. orr.

Urdanga zikin higuingarri bat baino ez nintzela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 52. orr.

Garai bateko galai eder eta alaia izan zena izaki narras eta higuingarria bilakatu zela irakurri nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Gizakia suntsitzeko praktika higuingarria.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Bidean bereziki nazkagarria zen putzu bat ikusi zuen, kirats handiko lohi berde higuingarria zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Erran-merran aski bitxi eta higuingarriak ari dira hemen barreiatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 512. orr.

Onddo multzo higuingarriak bezalakoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 112. orr.

Bere bandera harroak eta tronpetaldi higuingarriak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 33. orr.

Gernuarekin nahasitako giza gorotz ustelaren kirats higuingarria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Ez dute ordea alderdi makabroa galduko, xehetasun odoltsu higuingarrienak ere argi deskribaturik agertzen baitira.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Krimen higuingarriak egiteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Angelaren bortxaketa eta hilketa higuingarria estaltzeko tratua.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 105. orr.

Guretzat zikinkeriarik higuingarriena den lokatza, ostera, txerriei zoragarri iruditzen zaie.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Armiarma bezain higuingarri ez, tximeleta bezain erakargarri ere ez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

Verlaque andrea higuingarria zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 396. orr.

Dena higuingarria zitzaidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 70. orr.

Gizonari higuingarri bilakatu zitzaion laster ohe kidearen gorputza.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus