Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hobari (Egungo testuen corpusean 1.015 agerraldi; orobat obari Egungo testuen corpusean 8 agerraldi) 1 iz soldatari gehitzen edo zergari kentzen zaion diru kopurua.

Begira, lagunok, kontua zera da -esan zuen goraki Joe O´Keefek, aurpegia gorri eta izerditan blai zuela-: hobarien kontu hori aurrera aterako dugu ala ez? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 387. orr.

Erasotutako emakumeak kontratatzen dituzten enpresek hobariak jasoko dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-10-08

Industria politika guztiz zorrotz baten bidez, inportazioen kontrolean, aurrekontu-laguntzetan, hobarietan eta kredituaren esleipenean oinarriturik batez ere. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 122. orr.

Hobariak enpresaburuei: Urtea bukatu artean finko bihurtzen duten aldi baterako langile bakoitzaren truke 800 euroko hobariak jasoko dituzte enpresaburu. Herria  

RNWtik 59.000 euroko soldata eta hobariak jaso zituela onartu zuen. Berria - Mundua   2004-12-23

Lanaren errendimenduko hobaria 4.177 eurotik 4.500 eurora igo da. Berria - Mundua   2006-04-05

Akzio bakoitzak 51,08 euroko obaria izango du. Berria - Kirola   2006-01-03

Asko saltzeagatik jasotzen zituen komisio, hobari eta gainerakoekin. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 283. orr.

Hobari fiskalen egitura sakonki berraztertu behar da. Berria - Harian   2006-01-11

2 nork bere ondasunetan edo egoeran izaten duen hobekuntza.

Sortzaileak gizakiari isuri zion adimena, goren hobaria ematen diona. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 45. orr.

Girien bandoa hautatuko zuten ofizioko militarrei, graduak eta hobariak bermatuko zitzaizkiela. Txillardegi   «Putzu» - 256. orr.

Elkar abeniturik egin ordez kalkuluen arabera egiten diren eztei hobarizko deitu horiek, eta non oro hobariaren arabera hitzartua baita alabaina, gostuak eta izaerak salbu, ez ote dira egunetik egunera usuagoak bilakatzen ari zaizkigun eskandalu horien sorbururik emankorrenak?   - 315. orr.

3 etekina, irabazia.

Horrez gain, lan errenten hobariak hobetu direla gaineratu zuen, baita ezinduenak ere. Berria - Ekonomia   2004-04-24

· Horregatik guztiagatik, denboraren hobaria da agian Mikel Lasa eta bion paseo gautar haren eszena aberastua. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 121. orr.

Hobarien ugaritasun miresgarria Berak guri opari eman diguna. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 88. orr.

On eginaren hobaria, esan ohi den bezala. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 154. orr.

4 oparia.

Hantxe neroan nik nire nabigazio-tresnen kutxatxoa, Zubiaur maisuaren hobaria. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 28. orr.

Agirrek hobariz emana zidan liburuko orrietan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 23. orr.

5 hobari egin oparitu.

Luzianek hobari egin zidan jakanarru dotorea aldean eta diruen poltsatxoa haren sakelan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 349. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hobariak (3); hobari egin (3); hobari horiek (3); hobariak jasoko (3); hobariak jasoko dituzte (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus