Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hobi (Egungo testuen corpusean 3.931 agerraldi) 1 iz hilak lurperatzeko zuloa. ik hilobi.

Babi Yar-eko hobian Kiev-etik hurbil, Varsoviako ghettoan, Sakonikan, Parisen, Lidizen... Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 173. orr.

Beren hobietatik jaikitako hil bizidunak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 212. orr.

Hilobi arrunt bat baino handiago ez zen harrizko hobi luzanga axal batean, mendi baten malda latzean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 117. orr.

Nafarroako erregearen hobi hutsa. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 198. orr.

Hobirik gabeko hilotzen ondoan lo egitera bortxatzen gintuzten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 178. orr.

Hilerrira zihoanean, izenik ez zekarren hobian lili buket bat pausatzen zuen Bittoren oroimenez. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 191. orr.

Laster jo zuen begiz hobiaren sarrera-sarreran zegoen hil-oihal berria. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 291. orr.

Hobia zulatzen ari ziren hobigileen aitzurkadak entzuten nituen bide barrenetik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 29. orr.

Hobi berean, arkabuzari garaztar bat ehortzi zuten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 138. orr.

Biharamunean hartu eta arbasoen hobietan lur eman zieten, beraien ahaideekin batera. Elizen arteko biblia   2 M 12,39

Rossettik Beata Beatrix 63an pintatu zuen, eta gorpua hobitik ateratzea 69an gertatu zen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 220. orr.

Poeren gorpuzkinak hobitik atera, gurdi batean hirian zehar garraiatu eta Baltimore-ko eliza bateko hilerrian ehortzi zituzten atzera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 175. orr.

Hobiratze eta hobitik ateratze lanetan.. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 452. orr.

Ez niola haurrari horrelakorik nehoiz kontatuko: sekretua hobiaren zolaren zolara eramanen nuen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 55. orr.

Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobira igortzen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 225. orr.

Ximurra beti bera, antz-hazturak hobiraino. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 386. orr.

2 irud

Arima, gorputzeko hobia utzi eta hegan omen doa itsasorantz. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 187. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hobi-zuloaren ertzean daudela, biziek aprobetxatzen ahal dituzten arropak erantziko dizkiete, odolak gogorturik ez badaude. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 333. orr.

Kantari aritzeko hobi-zulatzen? Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 195. orr.

Hobi-zulatzaile taldekideak aitzurrari gaitzeko oldea eman zion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 156. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire herritik hurbil bazen mea-hobi handi bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 114. orr.

Abereen arteko batek ere ez du, oraingoz behintzat, H bonbarik asmatu, ez eta [...] uranio-hobirik [...] ¡ inon idoro. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 42. orr.

Lubakiak eta metrailadore-hobiak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 340. orr.

Parisko harresi-hobien ifrentzuetan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 105. orr.

ik beherago 10. 24223

Arnasa hartu du Leandrok, sudur-hobiak zabaldu zaizkio. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 282. orr.

Sinuetatik jariakin bat isurtzen da sudur-hobietara, horiek heze egon daitezen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 258. orr.

Eman dezagun mihiaren aurrealdeak hersketa bat egiten duela goiko hortz-hobietan.   - 37. orr.

Haien azal zuriaren azpian bizi zen babuino oihularia; haienak ziren hortz-hobi gorriak. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 271. orr.

Lur-en sabelean hatsa berriz hartzen dute mundu honetako bizidun guziek, lur-hobian sartzen direlarik, hemen azken hatsa eman ondoan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 85. orr.

Guk nahiago dugu "argudio-hobi" ematea "topoi" horren ordain. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 182. orr.

Baina zer da etxearen edo etxe-bizitzaren izena ematen zaion hori, bizi-hobi, kutxa-bizitza edo bizi-kaiola ttattar bat baizik? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 175. orr.

5 lurrean egindako zulo edo barrunbea.

Ur izoztuz betetako hobiz inguratua.   - 262. orr.

Babuinoek zooko hobi zabalean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 255. orr.

Nire herritik hurbil bazen mea-hobi handi bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 114. orr.

Mea-hobi bat aurkitu dut eskualdearen mendebaleko ertzean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 131. orr.

Alde egin nuelarik, ez nekien korridorean lubakiak eta metrailadore-hobiak ez ote nituen aurkituko itzultzean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 340. orr.

Afal ondoren, han abiatzen zen Casin Cholet oilo-harrapaketan Parisko harresi-hobien ifrentzuetan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 105. orr.

Urik ez alferrik galtzeko oroitarazten dio, eta ezer kutsagarririk ez botatzeko hobi septikora. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 81. orr.

6 irud

Topoi hauen izatea kontuan harturik, guk nahiago dugu "argudio-hobi" ematea "topoi" horren ordain. 26008

· Mila behazunehun eta hobigarren urteko otsailaren laua da gaur, otsoen hilak laua izatea badauka behintzat... 26009

7 (begiaz, sudurraz mintzatuz) zuloa.

Abasek begitarte odolgorritua zuen, begiak hobietatik irteteko zorian. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 298. orr.

Begi koloregabetuak hobietatik atera zitzaizkion. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 54. orr.

Sinuetatik jariakin bat isurtzen da sudur-hobietara, horiek heze egon daitezen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 258. orr.

Arnasa hartu du Leandrok, sudur-hobiak zabaldu zaizkio, keinu desatsegina egin du. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 282. orr.

8 oia.

Sei hilabete beharko dira hortzeria ipini ahal izateko, hain zuzen ere hobiek indarberritzeko behar dutena. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 220. orr.

Gogora etorri zitzaizkion [...] nola bonbek gorputzak txikitu, garunak adreiluzko horma zikinetan barreiatu eta hortz-haginak hobitik erauzten zituzten. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 16. orr.

Horrela, hobietako eta sabai biguneko hersketen artean itxita dagoen aire horren presioa jaitsi egingo da.   - 37. orr.

Goiko hortz-hobiak.   - 32. orr.

Hortz hobien atzealdeko eremuan.   - 27. orr.

9 hobi komun

Bitartean hobi komunak zulatzen ari dira. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 55. orr.

Hobi komunean ehortzi zutela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 393. orr.

Irakeko Kurdistanen 500 gorpu aurkitu zituzten atzo hobi komun batean. Berria - Mundua   2004-12-15

Berrehun eta gehiago daude Hernaniko kanposantuko bi hobi komunetan... Jokin Urain   «Errotarria» - 21. orr.

Hobi komun batetik jalgitzen den esku baten hezurdura. Berria - Harian   2005-07-10

10 hobi septiko etxe bateko ur zikinak biltzen diren putzua.

Engoitik herrien ardura izanen da eta laur urtez behin hustu beharko dituzte hobi septikoak. Urik ez alferrik galtzeko oroitarazten dio, eta ezer kutsagarririk ez botatzeko hobi septikora. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Martxotik hobi septikoen kontrolari ekin diote. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

11 horma hobi horman zulatzen den hobia.

Pare bat hilobi izan ezik, horma-hobiak denak; guztiak berdinak, marmol zurizko lauza dutela defuntuaren izena eta idazkun bertsuak letra beltz edo urrezko koloretan bernuzatuta. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 336. orr.

Elizaren albo batean, horma-hobi bat. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 50. orr.

12 petrolio hobi

Erresalbu-gordailuok harrikatz eta petrolio hobietan dautza. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 304. orr.

Boliviako petrolio hobien arduradun Jorge Alvaradok. Berria - Ekonomia   2006-02-10

Petrolio-hobiak, geruza freatikoak, basoak, lurrak eta abar hondatzen edo agortzen ari badira ere. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus