Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hondar4 (orobat ondar g.er.) 1 izlag azken.

Hobenduna, ohi denez, hondar tragoa izan zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 254. orr.

Hirugarren eta hondar aukera nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 270. orr.

Izpirituaren hondar leku ezkutuetaraino. Itxaro Borda   «Hiruko» - 18. orr.

Amaren hondar aitorrari bagatxezkio, hala dirudi. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 83. orr.

Haren hondar erranak, berriz, hitzik gabe utzi ninduen, kikildurik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 169. orr.

Ama hondar hatsetan zegoela. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 156. orr.

Hondar bi urteotan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 9. orr.

Fraideeneko hondar urtean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 91. orr.

Gogoan ditiat oraino haren hondar hitzak: [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 24. orr.

Spice Girl taldearen hondar diskoa. zazpi euskal herriek betetzen dituzten 20.000 km2etarik Nafarroak berak hartzen dituela 10.000 km2, Hegoaldeko beste hiru eskualdeek 7.000 km2 eta Iparraldeko azken hirurek hondar 3.000 km2ak, hots, 6/7etatik 1, ezbaian. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 119. orr.

Beste guztiak pott egiten duenean, hondar-identitate hori da geratzen dena. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 100. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

-Arnoa, ausarki -eskatu zuen ikustaldiaren hondarrean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 136. orr.

Mende haren hondarrean ez zela oraino osoki frantsestua gure eskualdea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 112. orr.

Prest nengoen munduaren hondarrerainoko bidea urratzeko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 184. orr.

Sekretuaren hondarretaraino iristeko bidean. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ederki nabarmendu hintzen, abuztu hondarrean kontratua luza ziezaioten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 111. orr.

Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 42. orr.

XIX. mende hondarrean. 20747

Bi zertzelada hauek pentsarazi didate 98 hondarreko edo 99 hasierakoa behar duela: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 147. orr.

4 hondarrean

-Ez dakit egiten -aitortu beharrean aurkitu nintzen hondarrean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 136. orr.

Hondarrean ospitalera eraman ninduten. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 100. orr.

Hondarrean, beti erantzun berdinarekin ateratzen ziren polizia-etxetik: [...]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 280. orr.

Psikiatrikoan, beraz, hondarrean! Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 61. orr.

5 hondarreko izlag azkeneko.

Ikasturte hondarreko azterketetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 49. orr.

Urte hondarreko bestak. 20754

-Tira, Musu-triste, hondarrekoa! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 8. orr.

"Etorri zen hondarrekoan kopetilun ikusi nuen", esaten zuen gure aitak Ginogatik. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 226. orr.

4 hondarrik, azkenik.

Kokots-kokotsean haztatu ninduen lehenik, sabel-ahoan gero eta berriz ere kokotsean hondarrik. Ez da egia hondarrik, [...] borroka armatuak, alderdi politiko abertzaleen ahultasun ideologikoa ordezkatzen duela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 199. orr.

Hondarrik, haren gorputzaren epela sumatzeko bezain hurbil, gizaseme eta emakumeen arteko harreman ez beti gardenen alderdi zabalez xuxurlaka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus