Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

humano (Egungo testuen corpusean 1.537 agerraldi] izond giza-, gizatiarra. ik gizaki 4.

Asots humanorik ez da batere. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 154. orr.

Gorputz humanoaren kartografia. Berria - Kultura   2004-05-02

Urbanoren etxolan ezagututako epeltasun humanoa. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 51. orr.

Emakume honen parterik humanoena zait interesatu. Berria - Kultura   2006-01-27

Ergelkeria, inozokeria eta memelokeria gauza humanoak direlako. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 47. orr.

Giza bizitza den abentura etiko, politiko, humanoa... Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 112. orr.

Gure inguruan beste batzuk lotan doaz, gizakiaren alderik humanoena erakutsiz. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 207. orr.

Erlijioari dagokionez Bibliako Kantarik Ederrenaren irakurketa humanoa nuen gogoan. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 32. orr.

Torturan eutsi eta ez errenditzeko eskatzea ez da humanoa, eta hala ere naturaltasun handiz onartzen genuen. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 73. orr.

Izenak hildakoa humanoagoa egin duela iruditzen zait. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 89. orr.

Ez naiz puskaz puska muntatu makina bat ni, humano soil bat baino. Itxaro Borda   «%100 basque» - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus