Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibiltari [581 agerraldi, 115 liburu eta 121 artikulutan] 1 izond ibilian dabilena; higitzen dena. ik ibilkari.

Bertako mugak behin baino gehiagotan bortxatzen dituzte jende ibiltari eta erabat menderaturik ez dauden horiek. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 48. orr.

Aldapa gero eta latzagoa zen, baina lasai gindoazen, guardia ibiltarikoak ez baitziren hain paraje urrutietaraino ausartzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 343. orr.

Avilako Teresa lekaime ibiltari jakintsuaren eguna. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 406. orr.

Gure Xabier santu ibiltariaren festa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 468. orr.

Mamu ibiltariak ziruditen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 14. orr.

Hilotz ibiltariak ginen egia erran. Itxaro Borda   «%100 basque» - 29. orr.

Nafarroako lurraldearen sinbologia eta mitoak ere ezagutuko dituzte ikasle ibiltariek. Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Frantziskotar ibiltariei erosita. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 193. orr.

Bidaia asko egin behar ditu oraindik gure talde ibiltariak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 351. orr.

Oin ibiltarien hotsa. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 255. orr.

2 (gauza bizigabeak)

Aita Bartolome gizon garaia zen [...] eta tente ibiltzen zen, burua zut, dorre ibiltari bat iduri. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 217. orr.

Begira-begira egon ziren biak, harako zuzi ibiltari haien hura zer izan ote zitekeen. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 60. orr.

Kaleko teilatuek nire gainean zeruan ebakitzen zuten ibai beltz izarrez beteari begira nengoen, egiazko ibai batek bezalaxe birarazten eta mugitzen baitzuen argizagien erreka ibiltari hark. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 358. orr.

Apar zurizko hodei ibiltari, sakon, arin bat ari zen jaisten inguruan, hotsik gabe. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 279. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Etxolatik hurbil, gurdi eskerga bat ikusi zuen, motxaile edo tsigane jende horren ohiko bizileku ibiltaria. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 85. orr.

Israelen arbasoak [...] beren familiak hartu eta bizimodu ibiltaria zeramaten artzainak izan ziren, herririk eta etxerik gabeak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 8. orr.

Badago bakardade ibiltari bat ere. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 367. orr.

4 jarduerez minzatuz, egoitza finkorik gabe egiten dena

Mexikoko eta Brasilgo haurren %18k eginkizun ekonomikoren bat dute birziklatze-lanetan, salmenta ibiltarian edota etxeko lanetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 140. orr.

Zortzi film labur emango dituzte bihar Donostian, 15/15 Film Laburren Nazioarteko Jaialdi Ibiltariaren barruan. Berria - Kultura   2004-10-22

Hasi, zirko ibiltari bateko emankizuna hasten den bezala hasi zen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 55. orr.

Madril eta Salamanca [...] hirietan ikusgai izan ostean, iritsi da Gasteizera erakusketa ibiltaria. Berria - Kultura   2006-02-02

Kantuketan erakusketa ibiltariak sekulako arrakasta du zazpi euskal herrietan. Herria   2002-10-10

Italiako merkatu ibiltari tipiko horietako bat dago zentrora bidean. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 32. orr.

5 egiturez mintzatuz, jarduera ibiltari batean aritzeko erabiltzen dena.

Zenbait txerpolari beren postu ibiltariak antolatzen ari ziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 54. orr.

Bulego ibiltari bat ibiliko da herriz herri, kaltetutako bezeroek kexak aurkeztu ahal izateko. Berria - Euskal Herria   2006-02-03

GURE IRRATIAren estudio ibiltaria etorriko da Sarako plazara programa berezi baten hedatzeko tokitik beretik. Herria   2001-09-06

Autoa diskoteka ibiltari bilakatu duten parrandero horietako batek. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 144. orr.

Aralarrek, garabi ibiltari bat baliatuz, ikurrina zintzilikatu zuen atzo Nafarroako Gobernuaren egoitza aurrean. Berria - Euskal Herria   2004-06-10

6 pertsonez mintzatuz, aritzeko leku finkorik gabe aritzen dena.

Komediante ibiltariak, Shakespeareren dramak jokatzen, ikusle ugarien gusturako egokitu ondoren. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 90. orr.

Eskulangile ibiltarien mundu hartan egindako lagunak ote ziren etxean hartu zutenak? Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 153. orr.

Birbirraitonak artista ibiltari horien biktima izan ziren. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 78. orr.

Dendari ibiltari gaskoi batek. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 75. orr.

Pentsatu zuen ez zuela merezi saltzaile ibiltari laguna horrelako txikikeriagatik iraintzea. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 58. orr.

Hari-saltzaile ibiltari baten laguntzarekin. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 56. orr.

Ura saltzeko saltzaile ibiltarien gurditxoak. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 129. orr.

-Aizu, zu oso morroi xelebrea zara ordezkari sindikal ibiltaria izateko. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 267. orr.

La Barraca antzerki talde ibiltariaren zuzendaritzan ibili zen Ugarte. Berria - Kultura   2006-02-17

Lehergailuak hiru lagunez osatutako komando ibiltari batek jarriak dira. Berria - Euskal Herria   2004-08-29

7 (adizlagun gisa)

Gauez ibiltari nenbilenetan, bilkuraz bilkura zehazkiago. Itxaro Borda   «%100 basque» - 15. orr.

Mozoloak gauean zehar ihes dagi, orban beltz espazio beltzean ibiltari. Gustatzen zitzaion, bularralde hunkigarrian Wernerren ezpainak ibiltari nabaritzea. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 357. orr.

· 8 iz ibilian dabilen pertsona.

Niri autoak ez zaizkidak axola, ni oinezko ibiltaria nauk. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 28. orr.

Ibilera hori Euskal Herriko mendiak gogoan hartu eta ibiltari bati jarraituz burutuko dugu. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 45. orr.

Santiagorainoko bidean "ibiltari", erraiten den bezala. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 16. orr.

Bizpahiru hitz egin ditut ibiltari batekin: alemana da eta, Suisan gaindi ibili ondoan Frantzia zeharkaturik, honaratua. Bi ibiltari motxiladun. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 65. orr.

Zaldun trebea eta ibiltari nekaezina. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 229. orr.

Berrogeigarren etapari lotuak direla gaur erraiten didate Alemaniatik aspaldi abiatu ibiltari gazteek. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 108. orr.

1056an, Liège hiritik Santiagora erromes batzuek 36 egunez egin omen zuten bidea; horrek frogatzen baitu [...] Waloniarrak Alemanak bezain ibiltari onak zirela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 112. orr.

Joanean, bada, zihoalarik, honela zioen gure ibiltari gartsuak bere baitan bakarrizketan: [..]. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 20. orr.

Europar askok imitatu dituzte ekialdeko txingar gaineko ibiltariak, minik hartu gabe. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 84. orr.

Baina izan zen garai bat [...] gezurrik esan ez nuena, soka gaineko ibiltaria saioaren erdian zorabiatuta bezala, eskua luzatu nuena. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 120. orr.

Ibiltari nekaezina da Lepic jauna. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 133. orr.

9 (kirolaria)

Denis Nizhegorodov ibiltari errusiarrak 50 kilometroko probaren marka berria hobetu zuen igandean. Berria - Kirola   2004-06-16

Ibiltari errenteriarrak Atenasko Olinpiar Jokoetan izan nahi du, bere bigarren Olinpiar Jokoetan. Berria - Kirola   2004-05-01

Jose Antonio Gonzalez, nire ordez Atenasera joan zen atleta, Maria Vasco ibiltariaren mutil-laguna da. Berria - Kirola   2004-11-09

10 (hitz elkartuetan)

Ene ohizko ibiltari egoerari plegatu nintzaion. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 168. orr.

· Gau-ibiltari bakartia nintzen, zokoetan gustura egoten den horietakoa. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 119. orr.

Mota bateko eta besteko jendearekin topo egitera ohitua dagoen kale ibiltariaren lasaitasunaz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 37. orr.

11 eskola ibiltari

Gasteizen, esaterako, herri eskola ibiltaria egin zuten: hiriburutik ibilaldia egin zuten, hiria eta historia bertatik bertara ezagutzeko. Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Euskal Herriko eskola ibiltaria abiatu zen atzo Orreagatik (Nafarroa), eta Pirinioak zeharkatuz, bihar Donibane Garazi izango dute helmuga. Berria - Euskal Herria   2004-07-16

12 lo-ibiltari

Bat-batean esnatutako lo-ibiltari baten moduan hitz egingo nuen ziur asko. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 10. orr.

Baina banekien, lo-ibiltariaren ziurtasunarekin, gezurrezkoa zela. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 25. orr.

Lo-ibiltari baten antzean zebilen nora ezean jauregian, ezpata biluzia eskuan. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 111. orr.

12 zaldun ibiltari

Bai bere izen onaren handirako eta bai herriaren zerbitzurako, zaldun ibiltari egingo zela. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 17. orr.

Sekula ez dela borrokaizunik ikusi edo entzun, munduan zaldun ibiltariren batek egin izan duenik, Don Kijote Mantxakoak burutu zuena bezalakorik. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 62. orr.

Ez zuten ulertzen ahuntzainek, ezkutari eta zaldun ibiltari tarteko nahaste-borraste hura guztia. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 45. orr.

Eta bertan emango dio hasiera bere zaldun ibiltari zereginari. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 24. orr.

Holaxe joan ziren argudio-argudio zaldun ibiltaria eta ezkutari ibiltari txarra. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 94. orr.

13 zalduneria ibiltari

Hara bada, Santxo lagun, ez biezat damu izan niri gogozko zaidana, eta ez mundua berritu nahian hasi, ezta zalduneria ibiltaria bere errotik ateratzen ere. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 44. orr.

Zalduneria ibiltariaren bizilege latza. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 96. orr.

Zalduneria Ibiltari Ordenan sartzen direnek. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 84. orr.

Jauna, Mantxako Don Kijote egiazkoa zara zu inondik ere, zalduneria ibiltariaren artizar gidaria. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 196. orr.

Ahaztuta utzia zegoen zalduneria ibiltaria berpiztu duzun jaun berezi horri. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus