Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

idazkera 1 iz nork bere burua idatziz adierazteko modua, idaztankera. ik estilo; idazmolde 3.

Idazle Eskolaren bigarren ikastaroan idazkera literarioa eta administraziokoa landuko dira.  Berria - Kultura   2004-09-15

Kawabataren idazkera nahiko sinplea da, esaldi laburrak egiten ditu gehienetan. Idazkera aldetik estilo sinplea darabilzu, sinplea baina ez arina.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.

Batzuetan, idazkariak eskribau hutsak ziren, eta Umbriako italieratik latinera itzultzen zuten, idazkera neurri batean behintzat zainduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Idazle bikaina da Bonabentura, hitzaren eta konposizioaren artista, hizkera aberatsa eta idazkera oso landua duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Bere baitako beste itzalen batena iruditzen baitzitzaion idazkera trinko sentikor hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.

Anbiguotasun horrek ez du eragozten, ordea, idazkeraren zehaztasuna.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.

Saramagoren idazkeraren ezaugarri nagusiak diren joritasuna eta perpausa bihurritzeko joera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.

Idazkera aldetik, Frantziskoren beste idazkiak baino dotoreagoa da eta, beraz, idazkari on baten eskua nabari da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.

Idazkerak galdu egin du Lehen Bizitza-n zuen borobiltasuna, eta bigarren partean bereziki tankera aszetiko eta exortatiboa hartu du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Eleberri beltza… idazkera gazte eta fresko batean.  Herria   2004-12-09

Emakumezkoen eta gizonezkoen idazkeraren artean dagoen desberdintasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 320. orr.

Gutun bidezko nobela bat denez, pertsonaiek idatzi egiten dute, eta norberaren idazkeraren eta besteen idazkeraren arteko tirabirak, estiloak alegia, definituko du pertsonaia bakoitza, idazketaren bidez kontatzen diren gertakariek, gogoetek eta asmoek bezainbat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.

2 idazteko erabiltzen den ikur sistema.

Idazkera fonetikoak izan daitezke silabikoak nahiz alfabetikoak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Horrek ez du esan nahi idazkera alfabetikoa erabiltzen denean nahitaez ikur grafiko edo letra bakoitzak hots bat islatzen duenik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

Zein dira benetako idazkera fonologiko baten oinarriak?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Idazkera ideografikoak erraz bilakatzen dira bitariko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.

Dario Handiaren ekintzen kontaketa Behistango harkaitzean [...] hiru eratan transkribatu zuten idazkera kuneiformearen hiru moldapen desberdinetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Bikingoen antzinako erruna-idazkerari buruzko ikasketak egiten dituzte.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 103. orr.

"B Lineal” idazkera minoikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 465. orr.

Idazkera sistema horren adibide klasikoa txinatar idazkera da Idazkeraren ikurrak arbitrarioak dira: t letraren eta hark irudikatzen duen hotsaren artean, adibidez, ez dago inolako erlaziorik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Japonian shogungoaren mende, hizkuntzak japoniera eta idazkerak ordurako Japonian onartuta zeuden txinatar karaktereen aukeraketa eta erabilera berezi bat izan behar zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

Ipar eta hegoaldeko euskaldunen artean idazkera bateratzeko, h letra hartzea gomendatu zuen Euskaltzaindiak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 166. orr.

Eskualde bakoitzeko idazkeran eta herri bakoitzeko hizkeran.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Gutuna arameera-idazkeraz eta -hizkeraz idatzia zegoen.  Elizen arteko biblia   Esd 4,7

3 norbaitek idazterakoan ikur horiek marrazteko duen moldea. ik idazmolde.

Idazkera fina, txinatar tintaz egina, gutunekoa bezalakoa; txikiagoa, ordea, oraingoan, lerroen arteko tartea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

-Idazkera ezagutu duzu?  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 141. orr.

Grosrouvreren idazkera zen, inolako zalantzarik gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Harryk berehala ikusi zuen Hermioneren idazkera txukuna, Ronen zirriborro nahasiak, eta Hogwartseko basozain Hagridena ematen zuen idazkera traketsa ere bai.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

Lisa idazten eta zenbakiak lerrokatzen ari zen, trabarik gabe irakurtzeko moduko idazkera handi biribilez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 91. orr.

Mariok orain, Parisetik, bere idazkera ñimiño eta irakurrezinean, gure aita-amek nekez ulertzen zituzten gutunak idazten zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.

Behin posta-txartel bat bidali zidaten Barranquillatik, baina ez zegoen idazkera ulertzerik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 228. orr.

Ezagun du idazkera oraino dotorea esku dardarti baten lana dena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 244. orr.

Saget andereñoaren katu idazkera ezagutu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

Ez nituen ahaztuan haren idazkera imitatzeko saioak, eta neke handirik gabe neureganatu nuen haren letra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 130. orr.

Eskuizkribuak idazkera diferenteak azaltzen ditu.  Berria - Harian   2005-04-13

4 idaztea, idazketa.

Fonema horiek, bere aldetik, idazkeraren bidez adieraz daitezke, legozkiekeen ikurrak erabiliz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Baina hizkuntza gehienak idazkeraren bidez baizik ez ditugu ezagutzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 50. orr.

Idazkerak lausotu egiten duela hizkuntzaren itxura: idazkera ez da jantzi bat, mozorro bat baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 57. orr.

Denboran zehar hizkuntza bizien ahoskera aldatu egiten da, berez eta ezinbestean, eta idazkera ez (ez behintzat bere kabuz).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Homonimia osoak, berez, bi hitzen arteko idazkera eta ahoskera berdin-berdinak eskatzen ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 79. orr.

Idazkera automatikoaren alderantzizko bidea.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 12. orr.

Eskuko telefonoen idazkera berezia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus