Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazmakina iz idazteko makina.

Iluntasuna zen nagusi bulego handi hartan; idazmahai horien ilarak eta idazmakina estaliak zeuden bertan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 161. orr.

Beste bulegoetatik idazmakinen eta ahotsen zarata zetorren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 450. orr.

Prentsen usaina artean sudurrean, idazmakinen tintina artean belarrietan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 463. orr.

Erpuruek bortizki jotzen zituzten idazmakinetako teklak. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 11. orr.

Bi idazmakina joka hasi ziren, bizi-bizi. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 49. orr.

Idazmakinako praktikak egiten zituen Sarak. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 194. orr.

Altzairuzko idazmakinak. 1607

Idazmakina edo ordenagailuetako klabierrak ematen digu bereizketa horietako baten arrazoia. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 214. orr.

Ez ahaztu nire Olivetti idazmakina noizean behin olioztatzea. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 167. orr.

Errege Beltza lapurretaz salatzen zuen eskutitz bat, aitaren idazmakinaz idatzia. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 114. orr.

Han aritu ginen denok geure testuak idazmakinaz jotzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 123. orr.

Paper zuria hartu, eta idazmakinaren aurrean eseri nintzen igaro-baimena idaztera. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 33. orr.

Gutunen batzuk idazmakinaz mekanografiatu nahi bazituen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 41. orr.

Idazmakina txiki batean, bere aitabitxiak fakturak egiteko erabili ohi zuena, nola hasi zen poesia idazten. Berria - Kultura   2004-11-17

Idazmakinaren mahaitxoaren azpitik maleta handi bat atera zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus