Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jatorrizko arabiar testuak ez darama inolako idazpururik, baina egileak bere ikasleari egindako gutun batean, "sarrera" izena ematen dio. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 237. orr.
Sei tomo ikusi zituen ilaran jarririk, idazpuru honekin: “Gogamenaren teoriarako prestakuntza-sarrera, haren orokortasuna, osotasuna eta mamia kontuan izanik eta gizarte-produktibitatearen adarkatze bikoitzaren jatorri organikoen ulerkuntzara aplikaturik”. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.
Banekienetz zer izan zen, eta nondik zetorren, gerla aurreko Aintzina aldizkariaren idazpurua. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.
Ez zitzaidan arrotz iduritu behialako idazpurua, eta honelatsu itzuli nion euskaraz ene irakasleari bere erranaldia: "Bakoitza Gizartearentzat, Gizartea Presonarentzat". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.
Idazburutik zirudien bezain interesgarria. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 99. orr.
Hots, gainean, eta idazpuru gisa, ohar hau topatu dut: Con censura eclesiástica. Txillardegi «Putzu», 1999 - 354. orr.
Prentsa idazpuruek aho batez salatzen zuten otsailaren 13an: "....". Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 175. orr.
Barruko papera ere urdina zen, eta idazpurutzat bere izena baino ez zuen ageri. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.
Hurbilagotik begiratzean, gutunak idazpuru bat zeukala konturatu zen Ruche jauna: Manausko polizia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 93. orr.
Iruñeko Udalak bi hizkuntzetan jarri behar dituela idazpuruak, inprimakiak eta bestelako agiriak, bai eta Udaleko ibilgailuen eta uniformeen errotulazioa ere. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Han, kapeluak eta txanoak saltzen zituen denda bat ageri zen, idazpuru honekin: "Vasili Fiodorov, atzerritarra". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Eta argazkiaren alboan honako idazpuru hau: [...]. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 116. orr.