Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ideia (orobat idaia g.er.,eta idea g.er.) 1 iz gauza baten irudikatze abstraktu eta orokorra, gogoak edo adimenak eratua.

Oro har, errealitatea zehatza dela uste dugu; ideia, aldiz, abstraktua. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 49. orr.

Ideiak gauzen irudiak bezalakoak omen dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 79. orr.

Zerbaitekin zer ikusia izatekotan, ideiekin du zer ikusia gauzen muinak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 46. orr.

Ideien ordena eta lotura, eta gauzen ordena eta lotura, berberak dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 79. orr.

Ideiek ezagutza-prozesua gidatzen dute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 82. orr.

Inguratzen gaituzten objektuen irudiak dira gure ideia guztiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 222. orr.

Oinarrizko ideia bakun argi eta bereziok nahitaez sortzetikoak dira (ez adimenak asmatuak, hizkuntza abstraktuak eta konbinaketak bezala edo). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 79. orr.

Izan ere, poesia ez dute hitzek egiten, ideiek baizik; eta hitzak ideien euskarriak dira. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 249. orr.

Zientzia, oroz gainetik, ibili dabiltzan ideiaz osaturiko mundu bat da. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 165. orr.

Irudimena ideia bat da, Izpirituak haren bitartez gauza bat kontenpla baitezake hor balitz bezala. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 579. orr.

Hobbesen liburuan bi ideia nagusi irakur ditzakegu: giza itunarena, alde batetik, eta natur legearen eta giza legearen arteko hierarkiarena, bestetik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 225. orr.

Newtonen ideien arabera, aldagaitza da uhin-luzeraren eta kolorearen arteko erlazioa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 41. orr.

Sinboloan, orduan, Langerrek bi ideia bereizten ditu garbiki: artea sinbolo gisa, alde batetik, eta sinboloa artean, bestetik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 234. orr.

Esperimentuek egiaztatu duten zentzuzko beste ideia bat: forma pertzibitzeko denbora behar da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 67. orr.

Nola bururatuko litzaioke norbaiti, bestela, hitzezko irudi bat ideia batekin elkartzea, ez bazuen aldez aurretik elkarketa hori hizketa ekintza batean hautemana? Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 46. orr.

Berriki arte frantses kulturan murgildurik baneuzkalakotz ideia gehienak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 14. orr.

Barthes-en ideien eraginpean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 281. orr.

Gizon hark ideia baten sinpletasuna zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 154. orr.

Hitz jarioa ideien itokinetatik sortu ohi da sarri. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 195. orr.

Debaldetan, jaunak, ideiak ez baitira hiltzen, are gutiago atxilotzen. Herria   2003-02-27

2 (izenondoekin)

Gaur egungo logika ezagutzeko, beharrezkoa da Aristotelesen eta estoikoen ideia logikoak aztertzea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 137. orr.

Erlatibismoak baieztatzen du gure ideia kognitiboak, moralak edo estetikoak [...] haiek sortzen diren testuinguruekiko erlatiboak direla. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 162. orr.

Husserlen fenomenologia eta Heideggerren ideia existentzialistak ikasten zituen bidenabar. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 7. orr.

Barojar ideia filosofiko horien laburpena. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 17. orr.

Hau izan zen gizartearen ideia erakundetzailea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 44. orr.

Gure baitan argi eta berezi diren ideiak edo hirugarren ezagutza mailari dagozkionak [...] ez datozkeela lehen mailako ezagutzari dagozkion ideia murriztaile eta nahasietarik, baina bai ideia egokietarik. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 571. orr.

Ohore hau, beraz, ideia konplexu horietakoa da, ez bakarrik ideia sinpleak elkartuz osatzen dena, baizik eta baita ideia konplexuak elkartuz ere. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 43. orr.

Letamendik ez du ideia sakon bat bera ere; hitzak eta esaldiak besterik ez ditu buruan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 64. orr.

Ideia orokorrak lausengariagoak dira. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 125. orr.

Ideia nazionalsozialistarekiko fideltasuna: erabatekoa. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 133. orr.

Ideia handiak eskaintzera nator: jendeak entzungo ditu eta gogoeta egingo du horien gainean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 211. orr.

3 (-en atzikiaren eskuinean)

Filosofia transzendentala zientzia baten ideia da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 38. orr.

Lehen kausaren ideia, Schopenhauerrek esan bezala, burdinaz egindako zur puska bat da. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 166. orr.

Jainko izaera mugagabekoaren betegintzarrea gozatzen duela; eta hori [...] bere buruaren ideiak lagundurik, hots, [...] bere kausa propioaren ideiak lagundurik. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 581. orr.

Mundua pentsatzea (ezagutzea) ez da Jainkoaren ideia azkeneraino pentsatzea besterik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 80. orr.

Espazioaren ideia gorputzari eta haren mugimenduari lotuta dago oinarri-oinarritik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 38. orr.

Espazioaren eta denboraren ideiak gure espirituaren premiak direla, baina egiazko izaterik ez dutela. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 167. orr.

Gramatikaltasun-mailen ideia erabil dezakegu. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 161. orr.

Iraganbidearen ideia ere gizakien beste asmakizun bat da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 218. orr.

Aipatzea merezi du, ordea, bi substantzien ideia horrek epistemologian izan duen eragina. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 187. orr.

Nola lege fonetikoaren ideiak egituraren ideiara daraman, diakroniaren ideiak sinkroniarenera. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 7. orr.

· Platonek egiten duen ongi gorenari buruzko planteamenduan ere utilitarismoaren funtsezko ideia ikus daiteke. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 226. orr.

Sarrera honetan logikaren oinarrizko ideiak aurkezten dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 8. orr.

4 pl ideologia.

Eta dena don Pedroren ideiengatik, haren arima-auziengatik. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 112. orr.

Halatan, Hervé Malgorn, nolabait, bere ideiengatik preso zegoen, ilobaren ustez bederen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 62. orr.

Bada jenderik aipatu interes horiek gidatuta baino, onerako nahiz txarrerako, ideiek edo ideologiek gidatuta dirudienik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 95. orr.

Nire ideiak eta iritziak ez dira, ordea, aldatu, horrenbestez. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 173. orr.

Interesgarriak ziren sentimendu eta ideiez bete ziotela burua eta bihotza. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 407. orr.

Errusiak XVIII. mendeko ideiak muinetaraino buruan sartuak ditu, hots, Estatu soberania absolutuarenak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 14. orr.

Lamela gauza guztietan zegoen atzeratuta, sakon-sakonean: ikasketetan eta ideietan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 69. orr.

Adelaren ideien sendotasunak txunditu egiten ninduen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 64. orr.

Gustoko ez ditugun ideiei beste ideiekin erantzun behar zaie, baina sekula ez indarkeriarekin. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

XXI. mende hastapenean badoa, gaizoa, XIX. mendeko ideiekin! Herria   2001-06-14

Sabino Arana Goiriren ideia nazionalistak. Itxaro Borda   «Hiruko» - 84. orr.

Gerra Zibilean, errepublikaren alde borrokatu zen, eta areagotu egin zituen lehenagotik zeuzkan ideia komunistak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 39. orr.

Kristau ideiek, budismotik bost mende gerora azaldu baziren ere, ongiaren eta gaizkiaren esanahiek moldatutako mundua estutu egin zuten. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 36. orr.

5 burutapena; asmoa; ustea.

Ideia horixe zeukaan buruan, anaia heriotzara bidali zuela. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 44. orr.

Lana eta etxea utzi eta mendira jotzeko ideia nuen aspaldidanik buruan bueltaka. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 43. orr.

Hark, ez zuen ideia bat baizik buruan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 38. orr.

Banuen ideiaren bat edo beste. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 171. orr.

Ideia bat erabili du buruan, lanetik kanpoko orduetan ikusi nahiko lukeela eskatzea. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 8. orr.

Laster ideia bat gorpuztuz joan zen bere baitan... Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 88. orr.

Flouret deritzan baten ideia Jack Lang-ek obrarazi zuen. Herria   2001-06-28

Lantzeko ideia pare bat. Herria   2003-04-24

Testua egiteko ideiak eman dituzten guztien arteko afari batean bukatuko da hau guztia. Berria - Kultura   2006-03-26

Uste dut lotsaz gorritu ere egin nintzela ideia hori bururatu zitzaidanean. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 72. orr.

Ideia hura orduantxe burutik igaro berri zitzaiolako itxurak eginez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 55. orr.

Ideia bat izan nuen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 53. orr.

Hauxe da ideia: lehiaketa bat biper/arraultze moleta hoberenen probatzeko. Herria   2004-07-29

Ideiatik proiektura pasatu gara. Herria   2003-07-17

Leku santuetarako bidaiarekin jarraitzeko ideiaren aldekoek. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 64. orr.

Operatu aurretik oso bestelako ideia nuen espazioaz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 133. orr.

Zera zen ideia: erreplikazioa gobernatuko zuen puntu batean atxikitzea ADNa mintzari. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 72. orr.

Taktika psikologiko frogatuak erabiltzea ideia ona dela. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 103. orr.

Zure ideiak ez du bururik, ez buztanik. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 135. orr.

Hura ideia, erregearena, gerrara etortzea eguraldi honekin. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 143. orr.

Ideia bat baizik ez dut; hartan dut egunez pentsatzen, eta gauez amets egiten. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 47. orr.

Zein da zure sormen prozesua: lehenengo ideia bat dago, forma dago... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 35. orr.

Haurtzarotik ideia bera, kasik obsesioa: apez. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 60. orr.

Ideia gustatzen zaiola esan dit. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 52. orr.

Dibortziatzea ez zen nire ideia izan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 9. orr.

-Berriz ere ideiaz aldatu zara? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 174. orr.

6 (izenondoekin)

Ohartu gara nola Tomas Akinokoak berak Agustinen ideia arriskutsu batzuk baztertu dituen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 71. orr.

Straussek uste du idazkera esoterikoak autorea bere ideia heterodoxoengatiko jazarpen politikoetatik salbatzeko xedea duela. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 11. orr.

Eta gogoetan ari nintzela borborka gaineratzen zitzaizkidan ideia ilunekin ere ezin nintzen borrokatu. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 32. orr.

Ez da batere ideia txarra. 1864

Plan horren ideia nagusia hauxe da: herria trebeskatzen duen errepidea [...] egiazko hiribarne bat bilaka dadin, Hiribururen nortasuna erakutsiko duena. Herria   2003-07-17

Begiak berriz ere etxerantz jaso nituenean, ideia bitxi bat bururatu zitzaidan, hain ideia funsgabea, izan ere, non arima estutzen zidaten sentimenduen indar bizia erakusteko aipatzen baitut bakar-bakarrik. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 34. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizona zenbat eta arruntago bihurtu, orduan eta gehiago jokatzen du hurbileko ideia-elkarketen arabera. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 63. orr.

Barne-bakarrizketa azkengabean, aldiro espiritua zeharkatzen duten ezin konta ahal aieru, hurbilketa, konbinazio, ideia-asoziazioen artetik, su-arrasto batek urratzen du inoizka zerua. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 165. orr.

Konpromisoa zabalik dago, hain zuzen nahi duen pertsona edo erakunde orok aukera izan dezan libreki atxikitzeko eta ideia-sorta horrekiko konpromiso pertsonala adierazteko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 33. orr.

Besteen ideia zaparradaren aterrune batean. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 60. orr.

Ideia arrastorik ez, noski, Houston-Texas hartan, zer demontre egin behar ote nuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 17. orr.

Think tanks edo ideia-gordailuak deitu dituzte. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 25. orr.

8 (hitz elkarketan bigarren osagai gisa)

Razionalismoan oinarriak arrazoimen-ideiak dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 89. orr.

Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jatorriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorrean, boterea monarkaren eskuetan pilatzea, eta zigor-eremuan delitu eta bekatu ideiak elkarren gainean jartzea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 8. orr.

Oinarri biak estatu-tresnaren sortzaile den hitzarmen ideian sustraitzen dira. ea barruratu zaien santutasun-ideia bat, Jainkoagandik ez datorrena eta Jainkoa garbi bilatzen ez duena. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 11. orr.

Komenigarritasun-ideia okerrak. 1876

Morrontza-ideiek ez dute beren espirituetan lekurik izango, erlijio-izuek ez diete adorea nahastuko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 223. orr.

Ingalaterran bageunde edo Frantzian.... baina hemen... klan ideia oso barneratua dugu. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 59. orr.

Genetistek ez dituzte nahikoa kontrastatu beren eugenesia-ideiak zientzialari ez direnekin. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 157. orr.

Pragmatismoaren eta indar-ideien iruzur txiki horiek guztiak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 171. orr.

'Bizia'ren kontzeptua gako-ideietako bat da, bai Testamentu Zaharrean eta bai Berrian ere. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 244. orr.

9 ideiarik ere ez izan/eduki

Guk ideiarik ere ez geneukan. Ideiarik ere ez dut. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 390. orr.

-Ez dut ideiarik ere; nik uste baietz. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 93. orr.

Ez zuen ideiarik ere aita hila zuela. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 84. orr.

Egoera hartatik nola aterako ziren ideiarik ere ez zuela. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 54. orr.

-Mutil horrek -esan zuen- politikaz ideiarik ere ez dik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 348. orr.

Ez dut ideiarik ere zer egiten ote duen Hannak gela honetatik kanpora. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 249. orr.

Badira hiru urte inguru bazkari hartatik, eta ideiarik ere ez dut non ote dagoen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 92. orr.

Ez daukat ideiarik ere zertan dabiltzan. Josu Landa   «Odolbildua» - 101. orr.

· -Bai zera! ez zeukaan ideia zorririk! Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 129. orr.

-Ez daukat ideia arrastorik ere. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 69. orr.

Ez zeukan puta ideiarik ere zoriontasun horren zergatiaz. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 198. orr.

· -Ezta ideiarik ere. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 157. orr.

-Ideiarik ere ez, Lar. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 166. orr.

Zergatik kontatu nion hura guztia, ideiarik ere ez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 124. orr.

Zer esan nuen, ideiarik ere ez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 233. orr.

10 ideiarik ez izan/eduki

Ez zuen inolako ideiarik ez espazioaz, ez tamainaz. adimena paper zuri bat da, inolako ideiarik ez duena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 121. orr.

Arrats hartan ze emanaldi ote zegoen ideiarik ez nuen arren. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 152. orr.

Ez zuen, ez jolasaren ideiarik, ez arriskuaren zentzu normalik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 197. orr.

Ez dauka ideiarik ez nor den, ez non dagoen, ez nor garen. · -Ideiarik ez -erantzun zion Harryk. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 271. orr.

Zuk, ideiarik ez, ezta?, nik bezala orduan. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 30. orr.

Eta nik ideiarik ez, soldaduska ere ez diat egin eta... Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 73. orr.

Ideiarik ez, ideia zipitzik ere ez. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus