Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igerileku (orobat igeri leku g.er.) 1 iz igeri egiten den lekua; bereziki, igeri egiteko prestaturiko urmaela.

Urtegi tipi bat, etxeko abereek askatzat hartzen zutena eta ahateek igerilekutzat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 30. orr.

Txikia da igerilekua, hogei metro luze eta hamar metro zabal. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 18. orr.

Igerilekuaren ertzean jarria eta zangoak urean sartuta. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 305. orr.

Igerilekuaren lauki urdinetik gertu. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 109. orr.

Igerilekuetan konjuntibitisa hartzeko arriskua handiagoa da. Berria - Harian   2005-08-06

Igerilekuetako kloroa biriketako gaixotasunekin lotu dute. Berria - Gaiak   2004-06-13

Igerilekurako trasteria guztia zeramaten aldean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 327. orr.

Igerilekuko sorosleak. Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Igerilekuaren inguruko aldagelatik atera nintzenean bainu-jantzi busti bat neraman. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 36. orr.

Igeri lekuaren ondoan den kirol sala horretan. Herria   2001-09-13

Gogoratzen motel hura, igerilekuan zikinkeria hura guztia zegoena? Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 40. orr.

Bi pertsona hil dira Kontxako hondartzan eta Falcesko igerilekuan. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 151. orr.

Hamabi urteko haur bat hil da Valtierrako udal igerilekuan. Herria  

Igerilekura jauzi egiten duten andra-gizonak. Jokin Urain   «Errotarria» - 167. orr.

Donostiako Ioldi igerilekuan jokatuko da gaur Eguberrietako Nazioarteko Torneoa-Aldundiko eta Jaurlaritzako Sari Nagusia. Berria - Kirola   2004-12-29

50 metroko igerilekuko Europako Txapelketa, Budapesten (Hungaria). Berria - Kirola   2006-03-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Urtza, zerrategia baino beherago ibaiak zeukan zabaltokia, gure igerileku nagusia zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 95. orr.

Ia hutsaren truke erosi zuen igerileku eramangarrian. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 71. orr.

Baita igerileku puzgarri bat ere. Berria - Kultura   2004-08-20

Bere bizitokian igerileku olinpiko pribatu bat eginez. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 89. orr.

Olinpiar igerilekuak ez du sabairik. Berria - Kirola   2004-08-10

Hidroterapia eta fisioterapiarako igerilekua. Berria - Kirola   2004-04-02

Igerileku Motzeko Munduko Txapelketak. 3540

Indianapolisen jokatzen ari den igerileku laburreko munduko txapelketan. Berria - Kirola   2004-10-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

igerileku motzeko (5); udal igerilekuan (3); zangozako igerileku (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus