Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikerlan (139 esaldi, 27 liburu eta 73 artikulutan) 1 iz ikerketa lana. ik ikerketa 11.

Gure aita bizitza osoan ikerlan zientifikoan aritu zen buru-belarri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 34. orr.

Fisika nuklearraren arloko ikerlan funtsezko batzuk egin zituen, haietako batzuk Fermirekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.

Osakidetzari zonako ikerlan epidemiologikoa egin dezala eskatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Izan ere, jakituria eta gizatasuna ez baitira jatorkeria batzuk asmatu eta taigabe haiek predikatuz umotzen, buruko argi guziak itzali arte nork bere ikerlan eszeptikoan segituz baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.

Ikerlanaren arabera, gai kimikoak izan dira eragileak: Irakek erabilitako nerbio gasa eta AEBek arma kimikoetatik babesteko soldaduei emaniko drogak, adibidez Azken hamarkadako ikerlanek frogatu dute garun-azala oso plastikoa dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Ikerketaren baldintza zenbaitegatik hizketari buruzko ikerlanek, edo ekoizpenari edo oharmenari eman izan diote lehentasuna.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 49. orr.

Hala ere, lan bat aintzat har dadin, pentsamolde berri bat onar dadin, araztu beharra dago ikerlana zabor afektibo edo irrazional guztiez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pasteur Institutuko gure laborategian martxan zeuden bi ikerlan motak [...] ez zirela, izatez, fenomeno beraren bi aurpegi baino, mekanismo beraren bi adierazpen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.

Santiago Leone Puncel ikerlariak[...] irabazi du Irungo Udalak antolatutako Jose Antonio Loidi ikerketa-bekarako lehiaketa, Euskal Herria XIX. mendeko bidaia liburuetan izeneko ikerlan egitasmoari esker.  Berria - Kultura   2004-01-20

Gasteizko harresiak berreskuratzeko ikerlan egitasmoa aurkeztu dute.  Berria - Kultura   2004-02-04

Ikerlan enpresak hainbat proiektu ditu esku artean.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Eusko Ikaskuntzak diru-laguntzak emanen ditu 12 ikerlan egileri.  Herria   2004-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruzko ikerlan (4); eta ikerlan (5); ikerlan bat (7); ikerlan batean (3); ikerlan eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus