Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikusezin (601 esaldi, 130 liburu eta 76 artikulutan; orobat ikustezin 63 esaldi, 25 liburu eta 7 artikulutan; ikus ezin g.er. eta ikusiezin g.er.; Hiztegi Batuan ikusezin agertzen da) 1 izond ezin ikusizkoa. cf ikusiezin.

Esku ikusezin bat han idazten ari balitz bezala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 233. orr.

Gaitz sendaezin eta ikusezina. Elizen arteko biblia   2 M 9,5

Airezko zurubi ikusezinean barrena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 384. orr.

Tinta ikusezinez idatzitako eskutitzen bat, agian? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 233. orr.

Kontua da testu xehea eta ikusiezina berrezartzea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 35. orr.

Gauza ikusezin, ezezagun beldurgarriren baten kontra. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 117. orr.

Halako espiritu-eragin bat sentitu zuen, gauza ikusezinetara erakartzen zuena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 282. orr.

Jauntxoari irri ikus ezina eskapatu zitzaion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 213. orr.

Gai horiek guztiek uhin ikusezinak igortzen dituzte. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 107. orr.

Eguzki zurbilari bero ikusezin baten distira zerion barrualdetik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 322. orr.

Merkatuaren esku ikusezinak ez du inoiz funtzionatuko ukabil ikusezin baten laguntzarik gabe. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 31. orr.

Idazkera ttiki-ttikiari edota irudi ñimiño ia ikustezinari arretaz so egiten badiozu. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 83. orr.

Ikasia zuen aztarna kasik ikusezinei erreparatzen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 58. orr.

Nazio zein kultura ikusezinetan bizi ziren jendeek. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 50. orr.

Egun edo gaueko beste edozein ordutan ez zuen ikusezinaren aurreko etsipen hura sumatzen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 30. orr.

Arruntean ikusezina izaten nintzen horientzat guztientzat. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 123. orr.

Merkataritzan bertan, aberastasun handiak sarritan izan ohi dira ikustezinak. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 88. orr.

Golema edo Gizon ikusezina bezalako literatur asmazioen osaketan beti dago zientzia mekanizistaren edo alkimiaren kontrako jarrera. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 34. orr.

Ikusezina, horixe zara; ikusezinak, horixe zaizkizu. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 67. orr.

Ikusiezina den izaki bat maitasunaren aurreko laztanetan hasi balitzait bezala. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 15. orr.

· Gau beltzaren erdian ikusiezinetik sortzen zirenean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 406. orr.

2 (adizlagun gisa)

Vatinelen ola Epiventeko etxaldearen ertzean zegoen, orain ikusezin eta hutsik zegoen errege bide handiaren ondoan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 143. orr.

Lurraren maldak ikusezin egiten dituen kanpandorrearen gainean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 87. orr.

Karakorum-eko leku suntsitua ere oraindik ikustezin baina bizirik zegoen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 58. orr.

3 ikusezinezko (orobat ikus ezinezko g.er.) izlag ikusezina.

Gero ikusezinezko indar batek ur hondoraino tiratzen ziola geldiro. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 94. orr.

Kalera jaisten nintzen zein gelatan zeneukan argia piztuta ikusteko, hartara zure ikusezinezko presentzia ziurtasun handiagoz sentitzeko. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 20. orr.

Nire etxe berean izaki ikus ezinezko bat bizi zela sinetsirik bainengoen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 315. orr.

Marra zuri ikus ezinezko baten gainetik ibiliz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 211. orr.

Ikus ezinezko loturaren batzuetatik askatzen ari balitz bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 227. orr.

Bai, lehen ikus ezinezkoak ziren lekuetara eramanen gaituzte zenbaitzuk. Berria - Kultura   2004-05-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus