Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuskari [836 agerraldi, 66 liburu eta 160 artikulutan] 1 iz ikuspena, alegiazko edo naturaz gaindiko ikusketa.

Kartzelatik aske geratu ondoren Asisa itzuli zenean, espedizio militar batean parte hartu nahi izan zuen, ospearen bila, baina abiatu eta berehala, uko egin zion bere asmoari, ikuskari baten ondorioz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 26. orr.

Ikuskari bat izan zuen: goserik zegoen anaia multzo handi bat zeukan inguruan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 764. orr.

Eta ikuskari batean Ananias izeneko gizon bat ikusi du etxean sartzen eta eskuak gainean ezartzen, berriro ikusi ahal izan dezan. Elizen arteko biblia   Eg 9,12

Urrengo gauean eta beste bi gauetan, ikuskari bat izan zuen Jainkoak emanda: Frantzisko santuaren ahotik urrezko gurutze bat ateratzen zen; honen goiko punta zeruraino iristen zen eta besoak sortaldetik sartalderaino zabaltzen ziren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 944. orr.

Pauloren ikuskari eta agerpenak. Elizen arteko biblia   2 Ko 12,1 tit

Damaskoko bidean izandako ikuskariak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 273. orr.

Anai Pazifikok Bovarako elizan izan zuen ikuskaria. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 573. orr.

Ikuskaria izan zuenak, pozez gainezka, preso lagunei jakinarazi zien aginduriko mesedea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 442. orr.

Jainkoaz beteriko gizonak oso ongi ulertu zuen ikuskariak iragartzen zuena, Aginte apostolikoa bere onginahian berarengana makurtuko zela, alegia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 755. orr.

Gainera, Espiritu Santuak argiturik ziurtatu zuen egun haietan izan zuen zeruko ikuskaria gizon honen bidez beteko zela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 756. orr.

Ikuskari bat datorkio gogora, Lucy lan-jantzi urdineko bi gizonekin borrokan, haiei jazartzen. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 128. orr.

Anne Katherine Emmerich serora estigmatikoaren ikuskari mistikoak. Berria - Kultura   2004-03-09

Kritikari askok erromantikotzat jotzen dute, eta biziki miresten dute amets eta ikuskari fantastikoen sortzaile gisa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 9. orr.

Poetak beren poemekin bizitzen eta paseatzen dira; ikuskariak izaten dituen gizon batek ez du bestelako lagunik behar. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 206. orr.

2 ikuskizuna.

Merteuil andreak Italiar Komediara eraman zezatela manatu zuen, han palko bat baitu; bakarrik zen, eta [...] ezein gizon ez zitzaion hara bildu ikuskari osoa bitartean. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 527. orr.

Zirkuko ikuskari harrigarriak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 402. orr.

Kale antzerkiko ikuskari batek itxiko du inauterien aroa. Berria - Kultura   2004-02-22

Lindaren eta hartzaren arteko borroka zen ikuskari txundigarria. En Derangement clown ikuskaria eskainiko du Petit Monsieurrek. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 61. orr.

Antzerki kutsua hartuko du ikuskariak. Berria - Kultura   2006-04-08

Beste ikuskari bat prestatzen ari zen Elsarekin. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 69. orr.

Sekula ere ez bainaiz ausartu horrelako antzoki batean eta horrelako ikuskari batean parte hartzen. Berria - Kultura   2004-03-03

Atxagak ez du gogoko ikuskaria hitza, eta, aldiz, saioa «irakurketatzat» hartu beharko litzatekeela uste du: «Irakurketa, eta gero, kantuak». Berria - Kultura   2004-03-03

Baztertu egin ditu ikuskariek erantsita ohi dituzten efektismoak-eta: «Hitzak, ahal badu, aurrera aterako du 75 minutuko saioa, eta bestela hitzaren porrota izango da». Berria - Kultura   2004-03-03

9etan Ikuskarien gelan, Christophe Biamont. Herria   2001-10-11

· Sute bat ikuskari atsegina ez den arren. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 125. orr.

Kalera ateratzean, espero ez zuen ikuskari batekin topo egin zuen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 97. orr.

Zehar-so egin nion hegalak berriz ere irekitzen ote zitzaizkion janzkiari, baina neskaren eskuek finki kontzen zieten, izterren ikuskari miresgarria ukatuz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 63. orr.

Naturaren ikuskariak eta hegazti harraparien hegaldiak miresteko. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 44. orr.

Ohitura gaiztoen ikuskari horrez asaldatuak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 35. orr.

Ikuskari ederra emango zenukete zuek, bai! Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 77. orr.

Ikuskari, entzukari, usainkari... Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Joko horretan ikuskari-tresneria sartzen da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 120. orr.

· Kale ikuskari batekin itzelezko marka baita 200 saio egitea. Jainkoak gorputzeko gaixotasunez eta gau-ikuskariz Frantziskoren bihotza bisitatu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 183. orr.

Gau-ikuskari batean, Jainkoak dei egin zion Jakobi: -Jakob! Jakob! Jakobek erantzun: -Hemen nauzu. Elizen arteko biblia   Has 46,2

Garai hartan asko jaikiko dira hegoaldeko erregearen aurka; haien artean zure herriko gizon oldarkoi batzuk ere bai, goi-ikuskariren bat betetzen dutelakoan, baina porrot egingo dute. Elizen arteko biblia   Dn 11,14

4 ikuskatze lana egiten duen pertsona. ik ikuskatzaile 2.

Legea eraginkorra izatea nahi badute, ikuskariak lehenbailehen jarri beharko dituzte. Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Etxeak urez hornitzen dituzten zentroetan ikuskariak falta dira. Berria - Ekonomia   2004-02-01

Germaine Hacala, zazpi urte huntan gela elebidunetako ikuskari zena. Herria   2004-07-15

Estatuko naiz nazioarteko ikuskari eta epaileek balioztatu dituzte emaitzak. Berria - Mundua   2004-08-17

Bernard de Korsak ingeniariak, Olivier Beth Laborantzako Ikuskari Nagusiak eta Christiane Cabanel administrazioaren ikuskariak txosten bat ondu dute. Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Jean Michel EPLE Akademiako ikuskaria. Herria   2004-07-08

Hezkuntza saileko ikuskariek. Herria   2001-11-08

Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundeak (ESKE) iragarri zuen ez dituela igandeko hauteskundeetara ikuskariak bidaliko, segurtasun falta argudiatuz. Berria - Gaiak   2004-10-31

300 ikuskari bidali zituen ESKEk. Berria - Mundua   2004-10-19

Ordurako 954 ikuskari eta 968 ikuskariorde egotea aurreikusten du Espainiako Gobernuak. Berria - Ekonomia   2006-05-10

Lan ikuskariak ez zuen gehiegikeriarik ikusi langileen lanuztean. Berria - Ekonomia   2004-08-19

Langile batzordeak eskatuta, lan ikuskari batek Atxuriko tren geltokia bisitatu zuen. Berria - Ekonomia   2004-08-11

Lan ikuskarien kopurua %20 handitzea onartu du gobernuak. Berria - Ekonomia   2006-05-07

Akademia ikuskariak ez du deus errateko gai horren inguruan. Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Price Waterhouse-Coopers-eko kontu-ikuskariek egindako txostenaren arabera. Berria - Ekonomia   2004-01-27

KPMG kontu ikuskariak uko egin dio BWEren 2003ko kontuei buruzko iritzia emateari, hutsune nabarmenak aurkitu baititu. Berria - Ekonomia   2004-09-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus