Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikusliar 1 iz ikuslea.

Hemendik bultza, handik ukondoz kaska, ikusliarren lehen lerroan jartzea lortu zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 202. orr.

Ez ditut sekula ahaztuko Indiako zinemak, kokorreraino jende behartsuz, erdi larrugorri doazen ikusliarrez beteak. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 10. orr.

Beraz, nahikoa eszeptiko nago balioen komedia honetan guztian ikusliar. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 16. orr.

Mauleko Marius Rodrigo kirol zelaiko 4.000 lekutako harmaila eta jarlekuetara hurbilduko diren ikusliarrek. Berria - Kultura   2004-07-24

Arrakasta handia lortu zuen ikusliarren artean San Frantses ikastetxeko haurrek Maulen emandako 'Jesüs' pastoralak. Berria - Kultura   2006-05-09

2 ikustaldi bat egiten duena. ik bisitari.

Ikusliarrak etxera datozenean, senarrari iruditzen bazaio emazteak bere lagunei zerbizatzea komeni dela, etxekanderea ongietorri-egilea bihurtu eta hantxe arituko da lanean. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 81. orr.

Gure neskamea alde batetik legebidetsua da eta nik galdetu ezik, ikusliarra nor den ez dit esaten. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 108. orr.

Gernikako herriak estreinatu berri du Bakearen Museoa eta, paradaz balia, begiratu ditut ikusliarrentzat lau hizkuntzatan argitaratu dituzten pertsona, alderdi edo elkarte ezagun batzuen oharrak euskal gatazkari buruz. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 140. orr.

Patioa eta inguru guztiak ttipitzeraino metatzen ziren orduan ikusliarrak gazteluan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 95. orr.

Joanden urtean 6000 ikusliar pasatu ziren, aurten 7000 goaitatuak dira. Herria   2003-05-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus