Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuzgailu [18 agerraldi, 6 liburu eta 7 artikulutan] 1 iz ikuzteko makina. ik ikuzmakina; garbigailu.

Amaren aspaldiko kezka omen zen gure lagunaren galtza zikinen sakelak ongi miatzea, ikuzgailura txina eta guzti ez botatzearren. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 77. orr.

Gero ikuzgailua ireki eta aitonaren izarak atera zituen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 104. orr.

Ikuzgailutik arropa garbia aterata. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 392. orr.

Ikuzgailu asko zeuden ilaran garbitegi publiko hartan. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 147. orr.

Ikuzgailua geratu egin zen eta, arropa bustiak hortik atereaz, lehorgailuan sartu zituen, hamar zentaboko txanponaz makina martxan jarriz. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 148. orr.

Elektrotresnen saltokian, ikuzgailuen eta hozkailuen artean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 155. orr.

Ilunpetan ere, hango ikuzgailu eta idorgailu handiek, hango esekitoki luzeetan zintzilikaturiko arropek ez zuten akelarre baterako paisaiarik aproposena osatzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 351. orr.

2 ikuzteko gailua.

Autoen parabrisa ikuzgailuak lapurtzen bide zituen gero tailerretan saltzeko, Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 58. orr.

3 ontzi-ikuzgailu

Fagor enpresaren ontzi-ikuzgailu lantegi berria inauguratzera. Herria  

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus