Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

imajinario (orobat imaginario) 1 izond irudizkoa.

Pertsona errealak izaki imajinarioz beteta daude. Iban Zaldua   «Traizioak» - 9. orr.

Gizarte imaginario bat sortu dugu, adin batean nebek arrebei ahoa josten dieten gizartea. Berria - Kultura   2004-03-23

Bide imaginarioak sortzen ditut haien artean, distantziak handitu eta txikitu, eta poliki-poliki ikusten dudan hori abstrakziora eramaten dut. Berria - Kultura   2004-09-19

Eta gero barrez lehertuko ziren biak, fular imajinarioak lepo inguruan kiribilduz. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 31. orr.

Bi pistola baleuzka bezala tiro imajinarioak botatzen hasten da. Berria - Kirola   2004-02-28

Biraketaren ardatza polo bien arteko lerro imajinarioa dela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 148. orr.

Literatura geografia imaginarioa da. Berria - Kultura   2004-11-02

Badakigu hor dagoela horratik, geografia imajinarioa izanagatik lekuak benetakoak direla. Berria - Kultura   2004-12-15

Esmalteaz egindako marrak, ametsetatik ihes egindako soldadu imajinarioak bailiran. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 9. orr.

2 iz iruditeria.

Familia zen zure imaginarioa eta bihotza babesten zituen aterpea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 133. orr.

Memoria historiko bat, esango genuke gaur apika; imajinario bat, mitologia bat. Halako eskema prospektibo bat nagusituz baitzihoan proiektu hartan sinesten zuen gizataldearen imajinarioan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 63. orr.

Euskal Herria Europako imajinarioan kokatu zen garai hartan: nahiz eta Euskal Herriak ez osatu batasun politikoa, Europan une hartan jakin zuten Euskal Herria bazela. Berria - Kultura   2004-01-20

Hala heltzen zaizkio irakurleari, entzuleari eta ikusleari, eta halaxe fosiltzen dira imajinario kolektiboan, munduko gauzarik naturalena balitz bezala. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 119. orr.

Imajinario kolektiboaren sortzaile garen heinean, ekoizten eta igortzen ditugun edukietan ere jarri behar dugu ardura. Berria - Euskal Herria   2004-11-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus