Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indiar 1 izlag/iz Indiari dagokiona; Indiako biztanlea.

Kontratupeko indiar eta txinatar langileen ondorengoak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 363. orr.

Indiar kontrabandista batzuek. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 29. orr.

Nire indiar lagunek. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 36. orr.

Alfonbra lantegietan bakarrik 300.000 indiar haur daudela uste dute. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 119. orr.

Inork ez luke, esate baterako, Georges Orwell indiar pentsalaritzat hartuko, Indian jaio zen arren. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 9. orr.

Malba koloreko indiar sari itxurako bat eta sokazko sandaliak jantzita. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 33. orr.

Indiar erlijioa oso erakargarria egiten zitzaion Oppenheimerri. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 19. orr.

Indiar zenbakerak sekulako balentria egin zuen, alfabetoarena baino are miragarriagoa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 227. orr.

Haren bitartez ezagutu zituzten arabiarrek indiar zifrak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 228. orr.

Britainiar Inperioak indiar elitea erabili zuen, otomandar padishak Ekialdeko elite kristau ortodoxoa erabili zuen bezala. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 452. orr.

Indiar Batasuna eta Pakistan seinala daitezke Indiako herri-administrazio britainiarraren onuradun gisa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 89. orr.

Ipar Indiako hindu-biztanleei urduera esaten zaion pertsiartutako hindiera herri-hizkeraren baliokidea emateko, hori indiar musulmanek landua zutelarik berentzat. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 61. orr.

Ez zegoen indiarrik, adibidez, Britainiar Inperioaren hilezkortasuna desiratzen edo iragartzen zuenik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 14. orr.

Indiarrek sinesten dute Ganges ibaiko urek ahalmen santifikatzailea dutela. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 133. orr.

Gaur egun erabiltzen ditugun zifrak indiarrek asmatu zituzten Indian. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 227. orr.

2 Ameriketan europarrak bertaratu aurretik bizi ziren herrietakoa; herri horiei dagokiena.

Indiar txabola hutsezko Palenque hartan, zinema egon bazegoela. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 55. orr.

Garaiak ziren, sendoak, hezurtsuak, ilea gorri-antxa eta aurpegiak indiar eitekoak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 192. orr.

Arizonako indiar erreserba batean bizi ziren zazpi indiar navahorekin. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 124. orr.

Navaho indiar batzuekin batera. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 124. orr.

Eta gogorat datozkit Indietan ezagutu nituen indiar haiek. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 34. orr.

Jakintsuagoak ziren indiar haiek konkistatzaileak baino. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 34. orr.

Ama Birjina indiar bat zen, bere bularrak erakusten zituena, nondik esnea edoskitzen ari baitzitzaizkion bular batetik Jesus haurra eta bertzetik san Jose. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 594. orr.

Ipar Amerikako indiarrekin hemezortzigarren mendean izandako harremanetan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 262. orr.

Indiarren eta larruzurien arteko mugan salerosketan eta ehizan ibiltzen zen gizona. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 195. orr.

Bisonteari, "bi-adarreko" esaten diote Amerikako indiarrek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 38. orr.

Ameriketako Indiarren Museoa. Berria - Mundua   2004-10-23

Kolonek, orduan, indiarrak zentzatzeko amarrua asmatu zuen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 55. orr.

Siuxen Hunkapa tribuko indiarren ohiturak. Berria - Kultura   2004-03-17

AEBetako indiarren aldeko ekintzailea. Berria - Kultura   2004-07-03

Telebistako indiarrak eta bakeroak. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 55. orr.

Indiarrek izango al dute estatus berezirik Quebec independentean? Berria - Harian   2005-11-16

3 (hitz elkartuetan)

Turinen jaioa da, eta Rajiv Gandhi 1991. urtean hil zuten lehen ministro ohiarekin ezkontzean eskuratu zuen indiar herritartasuna. Herria  

Bi kausa horien eragina zorrotz aztertu du indiar-britainiar gizarte eta kultur harremanen historiaren hogeigarren mendeko aztertzaile ingeles batek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 190. orr.

Indiako Ozeanoko merkataritza arabiar-indiarra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 26. orr.

Mendebaldeko industri langileen eta asiar, afrikar eta indiar-amerikar nekazarien artean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 382. orr.

· Konkistatzaile indiar-jale baten irudia zeraman paper puska. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 300. orr.

4 indiar ozeano/itsaso Afrikaren, Asiaren eta Australiaren artean dagoen ozeanoa. ik indiko 2.

Indiar ozeanotik zetozenak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 193. orr.

Latindar aparailuko Indiar ozeanoko "karabela". Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 342. orr.

Afganistan eta Pakistanen arteko mugaldean kokatua den Kohaten, Indiar Itsasoko Diego Garciako base militarrean. Berria - Mundua   2004-06-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus