Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inprimaki (orobat inprimakin g.er.) 1 iz Orri inprimatua.

Bertze zerbait bilatzen bide zuten... armak, Erresistentziaren inprimakiak... Boletín Meteorológico deitu inprimakia ateratzen zuen, estimu eta arrakasta betean hartzen zena. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 46. orr.

Alemaniako iheslari-talde baten buletin bat zela; baroiak uste ez zuen bezalako mesedea egin ziola, ordutik aurrera aiseago banatuko zituela-eta astero ateratzen zituzten inprimakiak; banatu zituela orri gehienak eta gutxi batzuk baizik ez zitzaizkiola geratzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 320. orr.

Eta nire inprimakinak gero eta itxura hobean lortzen nituen. Txillardegi   «Putzu» - 343. orr.

2 betetzeko laukiak dituen orri imprimatua.

Iruñeko Udalak bi hizkuntzetan jarri behar dituela idazpuruak, inprimakiak eta bestelako agiriak, Bada eskabideak egiteko inprimaki bat Zein erratz? liburuaren atzean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 200. orr.

Donazioak egin nahi dituztenek Herriko Etxean edo zerga bulegoetan eskatu beharko dute inprimakia. Berria - Ekonomia   2004-06-01

3 ereduko C7 inprimakia bete. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 58. orr.

Atzerriko enpresaburuak internet bidez ere bete ahal izango ditu inprimaki eta paper guztiak. Berria - Harian   2006-02-14

Komisariara joan nintzen nortasun agiriaren inprimakiak betetzera. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 15. orr.

Lau atal sinple dituen inprimaki bat betetzea baino ez da behar. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 43. orr.

Inspektoreak inprimaki batzuk eskuratzen dizkie bertan sinatzeko. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 165. orr.

Inprimaki bat jaso zuen, hau idatzita zekarrena: "Adierazi ohore-dominak eta meritu bereziak". Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 178. orr.

Mutualitateko inprimakiak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 257. orr.

Inprimaki bakarra nahikoa izanen da bederatzi etxe promozioetan parte hartzeko. Berria - Euskal Herria   2004-01-06

3 (hitz elkartuetan)

Pasaporte inprimakiak ziren, behar bezala zigilatuak eta sinatuak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 177. orr.

Posta eta oroigarriak, banku-agiri, telefono eta argi fakturak, aseguru-prima edo zerga-inprimakien aldakien ondo-ondoan. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus