Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intensio (orobat intentsio) iz edukiera.

Nola bereizten zituen hark [Port Royal-eko Logika deritzanak] ideien comprehénsion edo, geroagoko izenez, intensioa (ideiak bere baitan hartzen edo biltzen dituen tasun edo ezaugarrien multzoa), eta étendue edo estensioa (ideia aplika dakiekeen gauzen multzoa); ideia batek zenbat-eta intensio eskasagoa, orduan-eta estensio handiagoa du, eta, alderantziz, intensioa ugariagoa eta estensioa urriagoa; gauza hitzak intensio eskasa du (oso ezaugarri gutxi ditu bere baitan edo izaeran) eta estensioa berriz oso handia, ia edozeri aplika baitakioke; aitzitik, borragoma hitzak intensio handiagoa du (ezaugarri asko behar ditu definitua izateko) eta estensioa, jakina, hagitzez urriagoa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 222. orr.

Mundu posibleen semantikak Fregeren zentzu kontzeptuaren pareko den bat darabil: termino singular batek edo predikatu batek estentsio bat eta intentsio bat (edo "zentzu" fregear bat) dauzka. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 134. orr.

Intentsioa, ostera, estentsioa determinatzen duen funtzio bat da: mundu posibleetatik estentsioetara doan funtzio bat. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 134. orr.

Adibidez: "gorri"ren intentsioak mundu guztietan begiratu eta mundu bakoitzean gorri diren gauzen klaseak hartzen ditu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 134. orr.

Estatuen izenek -kartografia politikoaren izenek oro har- ez dute, bistan denez, intensiorik, ez diote ezer eta ez dute beren baitan funtsik, izaterik edo zertasunik; estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus