Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intxaur (orobat intzaur g.er.) 1 iz intxaurrondoaren fruitua, ihartu eta laster erortzen den azal berde batez, gogortzen den oskol batez eta jateko on den mami arrakalatsu eta oliotsu batez osatua. ik eltzaur.

Atera poltsikotik piku lehorrak, intxaur batzuk edo ogi zati bat, eta elkarren artean banatzen genituen. Intxaur jaten ari ginela. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 97. orr.

Umea intxaur batzen bezala aritu nintzen. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 64. orr.

Nireak, ordea, intxaur batu berriak bezalakoak dira, aukera-aukerakoak denak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 154. orr.

Intxaurrak hausteari ekin nion, aitak erakutsi bezala, esku bakar batez. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 58. orr.

Nola kraskatu behar ziren etxean intxaur eta hurrak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 128. orr.

Inork ez zuen intxaurrak kraskatzekoa aurkitzen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 151. orr.

ik beherago 9. 18181

Flash baten ondoren, ahuspez aurkitu zuen bere burua, intxaur baten eran kraskatu zen autotik kanpo, baso izoztu baten erdian. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 201. orr.

Kirrinka egin zuen oholak, intxaur kraskatuaren zarataz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 64. orr.

Tamainaz, Brasilgo intxaur baten antzeko ponpoilo bat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 104. orr.

Intxaur eta txokolatezko izozki bat. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 258. orr.

Flanelazko ohe-ator zuriaren gainetik txaleko gorri bat zeraman jantzia, intxaurren tamainako latorrizko botoiez apaindua. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 45. orr.

Hasi gazpatxotik eta etxean egindako pekan intxaurrezko gozopileraino. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 197. orr.

Komunikabide berriei esker, esku-eskura ditugu orain urrutiko intxaurrak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 66. orr.

Liluramenduak edonon egoten dira, ideologiekin ala urrutiko intxaurrekin. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 217. orr.

Urrutiko intxaurrak hamalau, bertaratu eta lau. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 145. orr.

Betidanik, zer gerta ere, lau intxaur eskura nahiago, urrutiko hamalauak baino. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 119. orr.

· Zorro bete intxaur opari eman ziotela esanez. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erromatarrek, intxaur aleari, giza buruaren tankera hartzen omen zioten. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 145. orr.

Leihoan Intxaur eta ezti entsalada prestatu zion. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 52. orr.

Izozkia (txokolate, mugurdi eta intxaur-zatiz egina) jan bitartean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 75. orr.

Intxaur puskak, ogia edo kakahueteak ipintzen nizkien. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 154. orr.

Horren ondotik, intxaur-olio epela isuri zuen nire zaurien gainera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 243. orr.

Berak egindako intxaur-galletak zerbitzatu zituen,.Abasek osaba Kamili intxaur pastel zoragarri bat egiteko agindua eman zion. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 60. orr.

Oin azpian zapaldutako intxaur-oskol hutsen antzera. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 58. orr.

Baina gizon batek bere konpromisoak izaten ditu, ezin da beti intxaur oskolaren barruan bizi. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 56. orr.

Ihaurkinketa lanak, babarrunparda, intxaur, gaztaina eta sagar bilketak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 39. orr.

Virgil gustura egon zen Intxaur-kraskatzailearen emanaldian. ondoren, Changek eta ik beherago 9. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 150. orr.

Bis bezala, Txaikovskiren Intxaur-hauskailua-tik, lehen ekitaldiko bukaera. Berria - Kultura   2004-09-04

Mihia latz sumatu zuen, intxaur-birringailu baten antzera. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 327. orr.

Bikote gazte horrek ez baitzakien lehenbizian zendako zen intzaur hausteko hura. Herria   2002-09-19

Intxaur tankerako pilotak. Berria - Kirola   2004-07-10

· Santa Madalena euriak, intxaur-gaztainak usteltzen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 290. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emigrazioa kola-intxaurra bezalakoa da: behin dastatuz gero, ez da samur bazterrera lagatzea Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 136. orr.

4 (itsasontziaren irudi gisa)

Eta gau hartan, ilargia bete-beteta zegoela, eta txoriak lotan zeuden bitartean, bere intxaur-oskolean sartu (halaxe esango zukeen Francis Pretty kapitainak) eta urruntzen hasi zen. Zeren intxaur-azal bat bertzerik ez baikinen haize haserreen eta uhin are haserreagoen menean. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 253. orr.

Baina Montse uholde bat zen, esana dut, eta ezer gutxi zezakeen ni bezalako intxaur-azal batek itsas ikara hari aurre egiteko. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 158. orr.

Egun haietan Indalexio bera ere itsasora irten zen, bere intxaur azalaren barruan. Intxaur azaltxoa zen Sinbadek askatu nahi zuen ontzia. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 47. orr.

5 intxaurrondoa.

Beoten dagoen intxaur gainera igota ikusi zuela dantza-apustua eta Amak irabazi zuela. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 77. orr.

Benaibordako behi beltxa etorri, eta [...] han hasi zen intxaur hostoak jaten. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 145. orr.

6 intxaur zura.

Eibarren intxaurra gehiago estimatzen zen kulata eta beste egiteko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 117. orr.

Haren ehorzketan izan nintzen; intxaurrezkoa zuen zerraldoa. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 19. orr.

Lacik behin esan zuenez, Nunuk berniza galdua zuen, intxaurrezko altzari zahar baten moduan. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 22. orr.

7 zintzur sagarra.

Tiroidearen ertza -hizkera herrikoian "intxaurra" deitzen den hori- ongi nabaritzen da gizonezkoen lepoan Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 31. orr.

8 intxaur arbola intxaurrondoa.

Beldur handiz intxaur-arbolaren puntaraino igo zen intxaurrak botatzera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1068. orr.

Apaiza balitz, oraintxe bertan labana sartu, eta, hesteak aterata, lepoaren jiran jarri, eta hor kanpoko intxaur-arbolatik jarriko nikek zintzilik! Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 53. orr.

9 intxaur beltz

Intxaur beltza zen, bizkarralde jaso-ederrarekin, eta belus granatearekin tapizaturiko ipurdikoan kutxatxo bat zeukan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 315. orr.

Burduntzalia, intxaur beltzezko mahaia, Arantzazuko egutegia, telebista... irudiak pilatu egiten zaizkio begien aurrean, Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 327. orr.

10 intxaur kraskagailu (orobat kraskailu)

Intxaur-kraskagailua da beste palanka mota bat: mutur batean du euste-puntua, harengandik hurbil karga eta harago indarra. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 61. orr.

· Halaber, Tchaikovskyren Intxaur kraskagailua, Brahmsen Dantza hungariarra eta Manciniren Tribute to Mancini obrak ere interpretatuko dituzte. Berria - Kultura   2004-12-02

Casse-Noisette (Intxaur kraskagailua) balet ezagunaren bertsio eraberritua aurkeztuko du Biarritz Balletak gaur eta bihar. Berria - Kultura   2004-08-12

Clavelek Intxaur kraskailua-n oinarritutako beste koreografia batekin jarraituko du emankizunak. Berria - Kultura   2004-01-02

11 intxaur muskatu Miristika fragans zuhaitzaren fruitua, intxaur txiki baten antzekoa, janarien bizigarri erabiltzen dena.

Pipermina eta kanela, iltzea eta intxaur muskatua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 21. orr.

Oraingoak baino askoz birringailu zorrotzagoak baliatuko dira[...] gazta, intxaur muskatu, zitrikoen azal... eta era guztietako elikagai izoztuak xehatzeko. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 49. orr.

Uso arren haragi zatiekin eta intxaur muskatu doi batekin nahasirik egon ohi zen Selim Aluanek eguerdiro jaten zuen gari xehatua. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 94. orr.

Natilla-azpil bat, intxaur muskatu hautsez gaineztatua. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 293. orr.

12 intxaur oskol

Intxaur-oskolak eta zuhaitz-azala erabiltzen ziren ogia egiteko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 314. orr.

13 intxaur saltsa

Bi ordu geroago, postrea irabazia genuen: soingaineko-botoi bat... intxaur-saltsan. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 149. orr.

14 intxaur zur intxaurrondo zura.

Armairu landu bateko intxaur-zurezko atea berez ireki zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 411. orr.

Intxaur-zur landuzko armairu beltzurietatik, han irten ziren zimitzak osteka. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 37. orr.

Intxaur zurezko zoru eder bernizatuak. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

intxaur azal (5); intxaur kraskagailua (3); intxaur muskatu (3); intxaur oskol (3); intxaur zurezko (4); urrutiko intxaurrak hamalau (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus