Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inurritu, inurri(tu), inurritzen da/du ad gorputzaren adar batean, jarrera txar baten ondorioz edo, azkura mingarria sentitu. ik txindurritu.

Hura joan eta gero, planetak jiraka jarraitu zuen, baina jiratze hark ez zidan ekartzen lehen bezalako zorabio gozorik, urdailaren ahoa inurritzen zidan hura bezalakorik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Elbarria ez balitz, hankak inurrituak zituela esango zukeen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.

Whiskyaren beroa sabelean eta atzamarrak inurriturik, Jimmy Herf zazpietan iritsi zen Park Avenuera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 516. orr.

Jimmy bere aulkian eserita zegoen hankak inurrituta zeuzkala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.

Belaunak minduta eta oinak guztiz inurrituta bukatzen dugu beti.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus