Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inuxente (53 agerraldi, 28 liburu eta 4 artikulu; orobat inuxent g.er.) izond adkor inuzentea. ik inoxente.

Irribarre eginez, begirada inuxente batekin. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 206. orr.

Ausaz garai inuxente haietan baizik posible ez zen gauza. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 401. orr.

Zozoak beti ahoa zabalik ibiltzen dira, deneri konfiantza egiten... aire inuxenta batekin... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 75. orr.

Haren akatsak inuxenteak iruditzen zitzaizkion, ume-akatsak, errukia eta gupida merezi zutenak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 110. orr.

Amona, bere berekoian, bularreko haur bat bezain inuxente eta tolesgabea zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 18. orr.

Nire zalantzak ditut, ez naiz hain inuxentea. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 149. orr.

Inuxentea zara, oso, eta emakume bat zuri galtzak jaisten saiatu arte ez zenioke susmorik hartuko. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 42. orr.

Makinazioaren engranajearen beste zati txiki bat ziren, ala, neu bezala, inuxente dohakabe batzuk? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 150. orr.

-Hauxe inuxenta! 18470

Nik, badaezpada ere, bihar egingo diet proposamena, Inuxente egunez. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inuxenten eguna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus