Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irandar 1 izlag Irangoa, Irani dagokiona.

Irandar agintarien erretratuez apainduta dago toki hau. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 127. orr.

Muga igaro genuen, irandar polizien begiradapean. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 62. orr.

Gure bizkarrean, irandar soldaduen atzean zeuden gutarrak arretaz begira zeuden ea nola hartzen gintuzten. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 67. orr.

Irandar mutil biak ondo zaindu dituztela. Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Shirin Ebadi: Irandar emazte honek ukan du bake Nobel saria. Herria   2003-03-17

Hemengo emakumeek ez dizutelako jaramonik egiten irandarra zarela esanez gero, ezta prostitutek ere. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 115. orr.

Armada irandarrak turkiarren eta irakiarren laguntza izan zuen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 16. orr.

Film irandar bat ematen zuten. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 65. orr.

2.000 irandarrek eman dute izena […] ekintza suizidak egiteko zabaldu duten zerrendan. Berria - Mundua   2004-06-06

2 iz Irango herritarra.

Savak-en beldurrez, ezin genuen irandarren saldukeria salatu. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 63. orr.

Turkian esaten zidaten kontu handiz ibiltzeko irandar fanatikoekin, eta irandarrek afganoak arbuiatzen dituzte. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 107. orr.

Mustafa Barzani jenerala, azkenera arte aritu zen borrokan irandarren kontra, amore eman gabe. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 16. orr.

2.000 irandarrek eman dute izena Iraken, Palestinan eta Salman Rushdie idazlearen aurka ekintza suizidak egiteko zabaldu duten zerrendan. Berria - Mundua   2004-06-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus