Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iratze [116 agerraldi, 37 liburu eta 27 artikulutan] 1 iz lurpeko zuztarra duen landarea, aski gora igotzen diren hosto elkartu handiak dituena (Pteridium aquilinum etab.); landare horien saila. ik garo, ira.

Garo eta irak (edo iratzeak) gorri-iluntzen hasitakoan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 347. orr.

Mendi mazeletan iratzeak gorritzen hasi dira eta zuhaitzak kolore hori eta erdoil ederrez beztitzen. Herria   2003-03-17

Ibili naiz pagoen erdian, ni bezain handi diren iratzeak bi eskuz baztertu ondoan eta artetan landareari lotuz ez erortzeko. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 38. orr.

Aldamenean zeukan iratze bati heldu eta sustraitik atera zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 870. orr.

Bidetik sobera urrundu gabe etzan ginen, iratze batzuen itzalpean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 200. orr.

Iratze erraldoien artean erdi ezkutatuta. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 119. orr.

Iratze kulunkarien artetik. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 15. orr.

Iratze xuria deitzen zuten ekain ondarrean moztu iratzea. Herria   2004-05-13

Iratzeen freskotasuna, haizearen fereka, pinudi hurbilaren xuxurla magikoa... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 14. orr.

, berriz, haitzaren horma izerditsua, goroldio, iratze eta zuhaixkaz estalia. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 27. orr.

Iratze bustiaren usaina du Gotzoneren gorputz biluziak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 24. orr.

Berrehun milioi urteko jakinduria omen daukaten iratzeetan barrena. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 132. orr.

Iratze guti da orai segaz pikatzen. Herria   2001-10-11

Ote eta iratze biltzera [...] gindoazenean bezala. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 331. orr.

Iratzeak mendian berean metatzen zirela edo orgataraka etxerat ekartzen, etxe sahetsean metatzeko. Herria   2001-10-18

Huna iratzeen egiteko tenorea jina. Herria   2004-09-23

San Jil, iratzeak ebaki trankil. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 348. orr.

Txokolatea suarekin bigundu eta bota dut tabako artera: polen gozagarria iratze okreen artean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 238. orr.

'Archipiélago'-k jaso du Bidasoaldeko jaialdiko Urrezko Iratzea. Berria - Kultura   2004-09-04

2 ira saila.

Han iratzearen bestaldetik eroaren moduan korrika zihoala. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 127. orr.

Iratzeari helduta, pendizean irristaka ailegatu ginen errepidetik metro gutxira zegoen errekaren ondora. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 35. orr.

Bidexka anitz iragaiten zen oihan, iratze eta pentzeetatik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Laukian sartutako argazki bat, non ageri baitziren iratze-landare baten aurrean irribarrez Annie, osaba Jim eta Gwilym. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 28. orr.

Mahaiaren gainean ontzi bat iratze landare batekin, zilarreria bere kaxan sartuta eta disko-jogailu bat. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 15. orr.

Bordan sartu ninduan eta, biziki nekatua izanez, iratze metaren gainean etzan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 109. orr.

Iratze eta mahats hostoak saltzen zituzten, libra laurdeneko sortetan kontu handiz bildurik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 44. orr.

Mendi horietan zauzkaten othe-iratze ihaurkinak eta ere etxeko suko egurra. Herria   2005-02-10

Udaberriko ote eta iratze sailetan behera. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 16. orr.

Iratze baso batek betetzen du sakonduraren gaina. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 157. orr.

Erresalbu batzu egitea lohi eta iratze leku batzutan. Herria   2005-02-27

Bere gorputzaren iratze usain mikatza. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 45. orr.

Haitzek egindako labar izugarriak hantxe genituela buruz gain, zintzur apartsuak barren-barrenean, eta pinudi, goroldio eta iratze mota zoragarriak alboetan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 282. orr.

Ihaurgairako iratze biltzera. Itxaro Borda   «%100 basque» - 215. orr.

Iratze ta larre garbitze guti egiten duten azken urte hauk berek. Herria   2001-10-18

Ardi deizte, ile moxte, iratze pikatze, mendiko sute, artzain joko eta bertze... Herria   2004-11-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus