Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irudiko iz (-en atzizkiaren eskuinean) -en iritziz. ik irudi 12.

Jessicaren irudiko anaiaren itzala xerkatzen zukeen oraino ere amatxik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 174. orr.

Galderren irudiko sarriago berba egin beharko zuten haren gainean. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 38. orr.

Haren irudiko ni ez nintzen italiarra. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 47. orr.

Bere irudiko, alemaniar izen bereziaren eta frantses zehatzailearen arteko loturak halako nahasmendu txundigarri eta arras atsegingarri bat eragingo zuen bere bezeroen gogoetan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 49. orr.

Ene irudiko, ederki hasi perpausa bururaino eramaten ahalko zuen, bidaiaz eta agerraldiaz balia: [...]. Itxaro Borda   «Hiruko» - 79. orr.

Nolanahi ere, Txitxikoven irudiko, hango nekazariak esne-mamitan bizi zirela erakusten zuten, denak egoera onean zeuden eta. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 77. orr.

Hura guztia harro sentitzeko modukoa zen, nire irudiko, berezko sen baten jabe naizela aitortu behar, hautatua izan nintzen, jainkoek hautatua, ezin bestela izan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 30. orr.

Baina, ene irudiko bederen, ez du bere jeinu handiaren zorroztasuna erakutsi besterik egin, dagokion lekuan frogatuko dudan bezala. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 235. orr.

Gure itzalak ilargitan: guraizez ebakitako siluetak!, Sabethen irudiko. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 228. orr.

Hobe izanen zen, ene irudiko, Pitagorasen hirukiaren teoriaren zehaztea! Itxaro Borda   «%100 basque» - 135. orr.

Ez zen emanaldirik hoberena ene irudiko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 228. orr.

"Kontxo!" esaten duten guztiak inozo hutsak dira, nire irudiko. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 99. orr.

Hori bezain sinplea da, gure irudiko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 125. orr.

Gogotxartu ninduen neskaren aierukadak: bakardadea omen nire tristeziaren iturri, bere irudiko. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 135. orr.

·

Ene irudi soileko, gisa horretako kultura ekoizpenak, garapen estrategia ekonomikoaz hazi lau lantegi mega guayek baino gehiago ekarriko lioke euskarari. Itxaro Borda   «%100 basque» - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus